Hasi dira lan-saioak Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren berrian

Atzealdea

Hasi dira lan-saioak Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren berrian

Master berria

Hasi dira lan-saioak Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren berrian

Masterrak prestatuko ditu 20 parte-hartzaileak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.

2023·10·10

$titulo.getData()


Pasa den urriaren 4an egin zuen lehen saio presentziala Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarri duen Euskal kulturaren eragiletzan master berriak.  Eskoriatzako campusean egindako hasiera ekitaldian parte hartu zuten masterrean esku hartuko duten 20 ikasleek.

 

Eragileak prestatuko ditu masterrak

Euskal kulturak maila askotako desafioak bizi ditu, eta horiei erantzuteko gai izango diren eragileak formatuko ditu master berriak. Horregatik, programa akademiko honen helburua da kultur eragileen harrobia prestatzea. Urtebeteko iraupena duen ikastaro honek prestatuko ditu profesionalak lan egiteko arlo profesionalean nahiz ez-profesionalean, bai hezkuntza arautuan edota hezkuntza araututik kanpo, tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.

 

Euskal kulturaren galdegaiak

Gaiak modu sakonean landuta eta metodologia aktiboak erabilita, euskal kulturaren galdegai eta problematikei helduko dizkio masterrak: kultur-eragin globala metabolizatzeko moduak, jarraidura eta irekidura konbinatzeko moduak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak… 

 

Masterreko 20 parte-hartzaileak jardungo dira, besteak beste, orain arte eragiltzan egin denetik harago, nola antolatu daitekeen kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan, nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan, zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak…  

 

Masterrean parte hartuko dute, beste erakunde batzuen artean, Udako Euskal Unibertsitateak eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek.