Brasilgo Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboa egingo dute Eskoriatzan

Atzealdea

Brasilgo Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboa egingo dute Eskoriatzan

Conexão Mundo

Brasilgo Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboa egingo dute Eskoriatzan

Prestakuntza jasotzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatuko dituzte, urrian, Paraiba estatutik etorritako irakasleak.

2023·10·23

$titulo.getData()


Urriaren 2tik 27ra, Brasilgo Paraiba estatuko Conexão Mundo programa egiten ari diren Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek egonaldia egingo dute Mondragon Unibertsitatean. Conexão Mundo prestakuntza programa honi esker, herrialde horretako Lanbide Heziketako eta Bigarren Hezkuntzako hainbat irakaslek formazio espezifikoa jasoko dute Euskal Herrian. Etorritako ikasleak egiten ari dira Unibertsitate aditu titulua Hezkuntza kooperatiboan; formazio hau osatzera dator, pasa den martxoan etorritako arlo desberdineetako beste bi irakasle taldeen formazioa. Izan ere, hiru dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Conexão Mundo programaren barruan eskaintzen dituen formazioak: marketin eta komunikazioa; ingurumena, jasangarritasuna eta energia, eta, orain eskaintzen ari den hezkuntza kooperatiboa. 

 

Hilabeteko egonaldia Euskal Herrian

Conexão Mundo prestakuntza online eskaintzen du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, baina ikaste-irakaste prozesuan sakontze aldera, parte-hartzaileek aukera dute hilabeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian. Egonaldia baliatuko dute, batetik, Euskal Herriko errealitate kooperatiboa ezagutzeko, bestetik, aztertzeko programa honi esker, beraien eskoletan diseinatu, inplementatu eta dokumentatu dituzten berrikuntza proiektuak eta, askenik, irudikatzeko abian jarri beharko dituzten berrikuntza ziklo berriak. Gainera, egonaldian aukera izango dute aurrez aurre ezagutzeko kooperatibismoarekin lotutako hainbat esperientzia interesgarri eta bisitatzeko eredu desberdineko ikastetxeak. 

 

Unibertsitate aditu titulua Hezkuntza kooperatiboan titulu honek aukera ematen die parte-hartzaileei ezagutzeko, hausnartzeko eta inplementatzeko ikaskuntza kooperatiboaren gakoetan, betiere, esperientzia kooperatibo zehatzen azterketatik abiatuta eta programan parte hartzen dutenen praktika profesionalerako ikerketa-ekintza prozesuak sustatzeko.

 

Brasilgo Paraíba estatuko herri eta hiri ezberdinetatik etorritako Bigarren Hezkuntzako irakasleekin batera, gure artean dago Dayanna Correia Lins Tavares Paraíbako hezkuntza idazkaritzako ordezkaria eta Conexão Mundo programako arduraduna. Gobernuko ordezkariak egingo du egonaldi honen itxiera eta aztertuko ditu, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkariekin batera, laugarren edizio baterako aukerak. 

 

Ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboarekin batera, honako beste bi programa hauek ere jaso dituzte Parabai estatuko irakasleek:

 

Unibertsitate aditu titulua Hezkuntza pedagogikoan marketin komunikazioko Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek jaso dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa. Gainera, eskuratu dituzte estrategia didaktiko-metodologikoak bereziki aplikatzeko marketin eta komunikazio arloetako Lanbide Heziketan, eta horretarako elkarlanean aritu izan gara Enpresagintza Fakultatearekin.

 

Unibertsitate aditu titulua Hezkuntza pedagogikoan ingurumen, jasangarritasun eta energien Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek ere jaso dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa, eta horri  gehitu zaizkio ingurumenaren, jasangarritasunaren eta energien eremuetako Lanbide Heziketan aplika daitezkeen didaktika eta metodologia zehatzak, eta horretan esanguratsua da MGEPen ekarpena.