Iritsi dira Brasilgo Lanbide Heziketako 28 irakasleak egonaldi akademikoa egitera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera

Atzealdea

Iritsi dira Brasilgo Lanbide Heziketako 28 irakasleak egonaldi akademikoa egitera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera

Conexão Mundo

Iritsi dira Brasilgo Lanbide Heziketako 28 irakasleak egonaldi akademikoa egitera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera

Lau astez, prestakuntza jasotzeaz eta titulu amaierako proiektua aurreratzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatuko dituzte.

2023·03·13

$titulo.getData()


Martxoan, lau astez, Brasilgo Paraiba estatuko Conexão Mundo programan parte hartzen ari diren Lanbide Heziketako 28 irakasle Mondragon Unibertsitatea bisitatuko dute. Conexão Mundo prestakuntza programa honi esker, herrialde horretako Lanbide Heziketako 60 profesionalek formazio espezifikoa jasotzen ari dira 2022-2023 ikasturtean. Hiru arlotako irakasleak biltzen ditu Conexão Mundo programak: marketin eta komunikazioa;  ingurumena, jasangarritasuna eta energia, eta hezkuntza kooperatiboa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko koordinaziopean, Mondragon Unibertsitateko beste bi fakultatek ere hartzen dute parte programan, Enpresagintza Fakultateak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Oraingo bisitan, bi programetako ikasleak etorri dira, marketin eta komunikazioa, eta ingurumena eta energiakoak, hain zuzen ere. 

 

Hilabeteko egonaldia Euskal Herrian

Conexão Mundo prestakuntza online eskaintzen du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, baina ikaste-irakaste prozesuan sakontze aldera, parte-hartzaileek aukera dute hilabeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian. Egonaldia baliatuko dute formazioa jasotzeko, titulu amaierako proiektuan aurrera egiteko eta, bertatik bertara ezagutzeko ikastaroetako jakintza-arloekin lotutako hainbat esperientzia interesgarri. Hala, martxoan, talde handian zein txikietan banatuta, hainbat bisita egingo dituzte; esaterako, aukera izango dute Tknika eta MONDRAGON taldea ezagutzeko. Gainera, marketin eta komunikazioa ikastarokoek Laboral Kutxa eta Goiena Komunikazio taldea ere bisitatuko dituzte; ingurumena, jasangarritasuna eta energiak ikasatarokoek, aldiz, ezagutuko dituzte Fraisoro Lanbide Heziketako ikastetxea, Urkuluko urtegia eta Arrasateko Epele araztegia.

 

Harrera ekitaldia Eskoriatzako campusean

Martxoaren 6an, egin zen harrera ofiziala Eskoriatzako campusean. Bertan, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak ongi etorria eman zien 28 bisitariei, egonaldiaren gaineko argibideak eman eta Fakultateko hezkuntza eredua azaldu zien. Ipiñaren esanetan, “oso aberasgarria izan da hezkuntza esperientziak partekatzea, elkarrengandik ikastea eta ikustea nolako harrera duen gure hezkuntza ereduak baita atzerrian ere”. Arthur Romário parte-hartzaileek gehitu du, oso “harrera beroa eta inpresio ona” jaso dutela eta bisitak balio izango duela “harreman estuak sortzeko”, eta gaineratu du, oso “pozgarria” izan dela onlinean ezagututako irakasleak aurrez-aurre ikustea.

 

Hiru aditu titulu

Aurtengoa da Conexão Mundo programaren bigarren edizioa. Honakok dira oraingo ikasturtean eskaintzen ari garen hiru ikastaroak:

  1. Unibertsitate aditu titulua hezkuntza pedagogikoan marketin komunikazioko Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek jasoko dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa. Gainera, eskuratuko dituzte estrategia didaktiko-metodologikoak bereziki aplikatzeko marketin eta komunikazio arloetako Lanbide Heziketan, eta horretarako elkarlanean aritu izan gara Enpresagintza Fakultatearekin.
  2. Unibertsitate aditu titulua hezkuntza pedagogikoan ingurumen, jasangarritasun eta energien Lanbide Heziketako irakasleentzat. Ikastaro honetako parte-hartzaileek ere josoko dute hezkuntza-berrikuntzaren esparruko prestakuntza teoriko eta praktikoa, eta horri  gehituko zaizkio ingurumenaren, jasangarritasunaren eta energien eremuetako Lanbide Heziketan aplika daitezkeen didaktika eta metodologia zehatzak, eta horretan esanguratsua da MGEPen ekarpena.
  3. Unibertsitate aditu titulua hezkuntza kooperatiboan. Programa honek aukera emango die parte-hartzaileei ezagutzeko, hausnartzeko eta inplementatzeko ikaskuntza kooperatiboaren gakoetan, betiere, esperientzia kooperatibo zehatzen azterketatik abiatuta eta programan parte hartzen dutenen praktika profesionalerako ikerketa-ekintza prozesuak sustatzeko.