Hezkuntzaren eraldaketan, ikasleen irteera profilek duten garrantziaz hausnartzeko, online ekitaldia, irailaren 21ean

Atzealdea

Hezkuntzaren eraldaketan, ikasleen irteera profilek duten garrantziaz hausnartzeko, online ekitaldia, irailaren 21ean

Reimagine Talks

Hezkuntzaren eraldaketan, ikasleen irteera profilek duten garrantziaz hausnartzeko, online ekitaldia, irailaren 21ean

Bi hizlari egongo dira esperientziak partekatzen: Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria eta Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

2023·09·04

$titulo.getData()


Irailaren 21ean, Reimagine Talks online ekitaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Reimagine Education erakundeak. Ikasleen irteera profila garrantzia. Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education-en esperientzia izenpean, bi hizlarik hartuko dute parte, Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Xavier Aragai Reimagine Education erakundeko zuzendariak. Saioa hasiko da 18:00etan, 50 minutuko iraupena izango du, eta gaztelaniaz eskainiko da. Ekitaldia irekia izango da, baina interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik: 

  • Eman izena irailaren 21eko Reimagine Talks-ean.

Ekitaldian, Xavier Aragaik azalduko du irteera profilek duten garrantzia hezkuntza-eraldaketaren sustapenean. Horretarako, hainbat adibide praktiko jarriko ditu. Nagore Ipiñak, bestalde, partekatuko du Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gai horretan egindako ibilbidea: zeintzuk izan diren funtsezko elementuak bizi izandako eraldaketa-prozesuan, bidean ikasitakoak eta etorkizuneko erronkak.

 

Gaiaren gaineko 20 orduko online ikastaroa

Ikasleen irteera profila hezkuntza-eraldaketarako gako: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education-en esperientzia webinarra antolatuta dago aipatutako bi erakundeen artean eskaintzen dugun Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa ikastaroaren ekintzen baitan. Ikastarok 20 orduko iraupena du eta online eskaintzen da. Programaren hirugarren edizioa hasiko da 2023ko azaroaren 13an eta bukatuko da 2024ko urtarrilaren 15ean. Hiru hizkuntzetan eskaintzen da ikastaroa: euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. 

 

Reimangine Talks-ak

Reimagine Talks-ak 50 minutuko iraupena dute eta diseinatuta daude ezagutzak partekatzeko elkargune modura. Bertan, parte-hartzaileek eztabaidatu eta hausnartu ahal izango dute hezkuntza-munduko berrikuntzaz. Reimagine Talks formatua webinar soil bat baino gehiago da: ekitaldiko aurkezleak/koordinatzailek sustatuko ditu parte-hartzaileen esku-hartzea eta inplikazioa. Helburua da Reimagine Talks-a bihurtzea benetako elkarrizketa-gunea. Ekitaldian, nahi duen orok eta nahi duen unean eman ahal izango du iritzia, horretarako txata eta mikrofonoak izango ditu eskura.