Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Zerbitzu berria

Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Zerbitzuaren helburua da ikasle zein langile ez-tradizionalak direnei bere garapenean integralean laguntzea.

2023·10·09

$titulo.getData()


Ikasle eta langileen ongizatea bermatzeko asmoarekin, zerbitzu berri bat jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Aniztasunari Erantzuteko Arreta Zerbitzua (AEAZ). Zerbitzu honen hartzaileak dira ezaugarri fisiko, sentsorial, adimenezko zein psikikoengatik Fakultatean sarbidea izateko eta aukera berdintasunean mantentzeko zailtasunak izan ditzaketen ikasleak eta langileak. Era berean, zerbitzuan arreta eskainiko diote pertsona ez-tradizional horiekin harremana izan beharko duten langile zein ikasle guztiei. 

 

Ikasle zein langile ez-tradizionalek unibertsitatearekin harremana hasten duten momentutik, akonpainamendua izango dute eskura, dituzten hezkuntza premiak zein behar psikologikoak asetzen laguntzeko. Gainera, Fakultateak lan egingo du zerbitzu egokia emateko abian jartzeko beharrezkoak diren egokitzapen eta neurriak.

 

Ikasleen kasuan, Aniztasunari Erantzuteko Arreta Zerbitzuko erreferente bat izango dute beraien ibilbide akademiko osoan. Aldiro, erreferentearekin biltzeko aukera izango du ikasleak, bere garapena partekatzeko eta bere beharren asebetetze maila baloratzeko. Ikaslearen jarraipena egin ahal izateko, AEAZ zerbitzua koordinatuko da tutore eta irakasleekin.

 

Enbaxadoreak

Zerbitzuak eskainiko duen bidelagunaz gain, ikasleak ikaskide erreferente bat izateko aukera ere izango du: enbaxadoreak. Pertsona hauek boluntarioak izango dira. Zerbitzua behar duen pertsonak berak hautatuko du bidelagun izango den enbaxadorea, laguntza emateko Fakultateko egunerokotasunean sortzen diren beharretan.

 

Aniztasunari Erantzuteko Arreta Zerbitzuko funtzioen artean, hauek nabarmendu daitezke: bidaidetza eskaintzea ikasle eta langile ez-tradizionalei, eta erantzutea bere behar sozioedukatiboei, formazioa ematea eta aholkularitza eskaintzea irakasle zein langileei, fakultateko komunitatea inplikatzea ikasle guztien ongizatean, fakultatean sustatzea solidaritate eta boluntariotza, eta azkenik, koordinatzea eragile edo erakunde desberdinekin.

 

Zerbitzu berri honekin, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak osatu nahi ditu komunitate inklusiboa garatzeko ekintzak. Izan ere, Aniztasunari Erantzuteko Arreta Zerbitzu berri hau borobiltzera dator 2021eko urrian, Fakultateak abian jarritako Arreta Psikologikorako Zerbitzu (APZ). Bertan, Fakultateko ikasle eta langile guztien ongizatea bermatzeko asmoarekin, psikologo-psikoterapeuta kolegiatu talde batek arreta prebentiboa eskaintzen du.