Aniztasunari Erantzuteko Arreta Zerbitzua

Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua

Zerbitzu honen helburua da ikasle zein langile ez-tradizionalak direnei bere garapenean laguntzea, ahalik eta modu integralenean hain zuzen ere, haien ongizatea ziurtatuz

 

Guztiontzako hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta kalitatzekoa lortzeko bidean aurrerapausoak eman nahi ditugu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Profil heterogeneoa duten ikasle eta langileei Fakultatean parte hartzea erraztu nahi diegu eta horretarako honako esparruetan egingo dugu lan:

Eskuhartze zuzena

Alderdi akademiko, sozial zein psikologikoan (Arreta Psikologikorako Zerbitzuarekin koordinatuta).

Aholkularitza pedagogikoa

Tutore eta irakasleekin elkarlana, ikaslea interakzioan egon daitekeen edozein egoeratan bere ongizatea bermatu ahal izateko.

bidaiak

Komunitate inklusiboa garatzeko ekintzak

Fakultateko kulturan, politikan eta praktiketan hobetu daitezkeen alderdietan eragitea da gure asmoa.

 

512x262

512x262

Nori zuzendua?

Bere ezaugarri fisiko, sentsorial, adimenezkoak zein psikikoengatik fakultatean sarbidea izateko eta aukera berdintasunean mantentzeko zailtasunak izan ditzaketen ikasle zein langileak izango dira hartzaileak. Era berean, beraiekin harremanetan egongo diren pertsona guztiei ere zuzenduta dago zerbitzua.

Zertan datza?

Unibertsitatearekin harremana hasten den momentutik bere prozesuaren akonpainamendua egingo zaio, behar dituen hezkuntza premiak zein psikologiko eta sozialak asetzen lagunduz.

Ikasleak izango du ibilibide osoan erreferente bat Aniztasuri Erantzuteko Zerbitzuan.

Zerbitzuaren funtzioak

Ikasle ez-tradizionalei bidaidetza eskaintzea.

Irakasle zein langileei formazioa ematea.

Irakasle zein langileei aholkularitza eskaintzea esku-hartze zehatzetan.

 

Ikasle ez-tradizionalen behar sozioedukatiboei erantzutea.

Fakultateko komunitatea inplikatzea ikasle hauen ongizatean eta solidaritate eta boluntariotza sustatzea fakultatean.

Eragile desberdinekin eta beste erakunde batzuekin koordinazioa.