Aurkeztu dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 2024ko edizioko kartela

Atzealdea

Aurkeztu dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 2024ko edizioko kartela

Huhezinema

Aurkeztu dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 2024ko edizioko kartela

Ikasle antolatzaile taldeko Ariadna Tolaren lana aukeratu dute jaialdiaren 17. edizioa iragartzeko.

2023·11·21

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurkeztu egin du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 17. edizioaren kartel berria. Ariadna Tola ikaskideak egindako kartel proposamenaren baitan sortu da iruditeria eta Aretxabaletako elizak eta telefono kabinak berebiziko garrantzia hartu dute bertan. 

 

Iruditeriaren ardura duen komunikazio lantaldeak azaldu du kartelaren hautaketa ez dela erraza izan. Ariadna Tola, kartel egilearen hitzetan “Aretxabaletako lagun batek gomendatu zidan telefono kabinaren irudia kartelean txertatzeko, izan ere, herriko gazteekin polemika handia izan duen kabina da. Kontuan izanda Huhezinema gazteei zuzendutako ekitaldia dela, eta Aretxabaletan egiten den zinema jaialdia dela, lotura hori egiteko modurik egokiena iruditu zitzaidan.”

 

  

 

HAZI Sari berria

Hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo edizioak, eta sarien atalean nabarmenena HAZI

Sari berria izango da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta

Ingurumen Sailaren HAZI enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egin dute HAZI sari

berria sustatzeko. 

 

Lankidetza berri honen helburua da urtez-urtez HAZIrekin zerikusia duten egitekoak sustatzea eta ezagutaraztea (ekintzailetasuna, landa garapena, basogintza...). Gauzak horrela, HAZI saria jasoko du egiteko horiek egokien lantzen dituen film laburrak.

 

Saria Huhezinemako epaimahai ofizialak eta HAZIk izendatutako ordezkari batek emango

du, Huhezinema jaialdian finalista izango diren film labur eta bideoklipen artean onena

aukeratu ondoren. Sariaren irabazleak 600 euro jasoko ditu Eusko Label produktuen

saski batekin batera, urtarrilaren 26an egingo den Huhezinema jaialdiaren sari banaketa

ekitaldian. HAZIko ordezkari batek emango du saria Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

 

Izena emateko epea amaitzear

Huhezinemaren 17. edizioan parte hartzeko epea azaroak 27an bukatuko da. Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, filmak aurkezteko epeak, zein bidalketa moduak Huhezinemako webgunean daude. Film laburrak zein bideoklipak aurkezteko, izen-ematea inprimaki honen bidez egin beharko da.

 

Harremanetarako

Huhezinemako koordinatzailea

Iban del Campo: +34 656 732 586

idelcampo@mondragon.edu

 

Huhezinemako antolakuntza taldean

Endika Apalategi: +34 625 438 063

endika.apalategi@alumni.mondragon.edu