Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi

Atzealdea

Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi

Ikastaroa

Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi

Abenduaren 14an eta 15ean egingo den ikastaroak 12 orduko iraupena izango du eta zuzenduta egongo da eskoletako komunikazio arduradunei eta zuzendaritza taldeko kideei.

2023·10·31

$titulo.getData()


2023ko abenduaren 14an eta 15ean, hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro trinkoa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Nola komunikatu hezkuntza erakunde baten balio proposamena ikastaroa. 12 orduko ikastaroa zuzenduta dago eskoletako komunikazio arduradunei eta zuzendaritza taldeko kideei. Ikastaroan jorratuko dira, besteak beste, ikastetxearen markak lantzeko eta posizionatzeko oinarrizko gakoak.

 

Egun eta erdiko ikastaroa presentziala izango da eta saioak egingo dira Aretxabaletako campusean. Abenduaren 14an, osteguna, eskolak izango dira egun osoan, 09:00etatik 17:00ra;  abenduaren 15ean, ostirala, aldiz, bakarrik goizean egingo dira saioak,  09:00etatik 13:00ra. Ikastaroak izen-ematea irekita egongo da 2023ko azaroaren 15era arte.

 

Ikastaroa modu praktikoan dago antolatuta dago: hitzaldi laburrak, eztabaidak, aurkezpenak, taldeko eta banakako ariketa praktikoak… Hala, Mondragon Unibertsitateko irakasleen eta AZK agentziako profesionalen eskutik, honako gaiak jorratuko dituzte ikastaroko parte-hartzaileek:

  • Zer da hezkuntza erakunde baten balio proposamena komunikatzea?
  • Markaren jokalekua: zerk bereizten gaitu? Euskal Herriko adibideak.
  • Norberearen ikastetxearen markaren jokalekua definitu.
  • Ikastetxearen balio eta misioak.
  • Posizionamendua.
  • Balio proposamena.
  • Hitzetatik ekintzetara: besteengandik ikasi.
  • Markaren aktibazioa: nola lotu ekintzak marka estrategiarekin.
  • Brand content-a.
  • Mondragon Unibertsitatearen kasua.

Ikastaroa antolatu dute elkarrekin Aretxabaletako campuseko Komunikazio arloak eta AZK komunikazio agentziak.

 

Informazioa

Julene Gorrotxategi

600 022 720

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu