Profesionalen prestakuntza

Nola komunikatu hezkuntza erakunde baten balio proposamena Ikastaroa

ECTS/orduak

12 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Aretxabaleta

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Aurrez aurrekoa

Prezioa

150 €

Aurkezpena

‘Nola komunikatu hezkuntza erakunde baten balio proposamena’ izeneko ikastaroa 2023ko abenduaren 14ean eta 15ean egingo da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Ikastaro trinko honen helburua da sakontzea ‘Hau da marka!’ jardunaldian landutako edukietan, ikastetxeetako zuzendaritza kide zein komunikazio arduradunek euren zentroen markak landu eta posizionatzeko oinarrizko gakoak bereganatu ditzaten. Branding ikastaro honetan jorratuko dira marka bat sortu eta aktibatzeko prozesuak .

Nabarmenduak

Bi egunez ikastetxearen marka lanketan murgiltzeko aukera.

Elkarlanean eskainita: Mondragon Unibertsitatea eta AZK komunikazio agentzia.

Modalitate presentziala: egun eta erdi.

FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke.

Nori zuzendua

Bi hartzeile multzo nagusi ditu ikastaroak:

  • Ikastetxeetako komunikazio arduradunak.
  • Zuzendaritza kideak eta ardura postuetan profesional.

 

Programa

Saioetan, besteak beste, honako gaiak landuko dira:

  • Zer da hezkuntza erakunde baten balio proposamena komunikatzea?
  • Markaren jokalekua: zerk bereizten gaitu? Euskal Herriko adibideak.
  • Norberearen ikastetxearen markaren jokalekua definitu.
  • Ikastetxearen balio eta misioak.
  • Posizionamendua.
  • Balio proposamena.
  • Hitzetatik ekintzetara: besteengandik ikasi.
  • Markaren aktibazioa: nola lotu ekintzak marka estrategiarekin.
  • Brand content-a.
  • Mondragon Unibertsitatearen kasua.

Metodologia

Ikastaroa modu praktikoan dago antolatuta dago: hitzaldi laburrak, eztabaidak, aurkezpenak, taldeko eta banakako ariketa praktikoak...

Irakasleak

Ane Doistua, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko irakaslea.

Jone Amonarriz, AZK komunikazio agentziako marka eta komunikazio estrategia arduraduna.

Matrikula

Inskripzioa:
2023ko irailaren 18etik 2023ko azaroaren 15era.
Nola eman dezaket izena? Postaz bidali hurrengo formularioa: izen-emate orria.

*Oharra: NAaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

Ezohiko epea: 2023ko azaroaren 15etik aurrera.

 

Harremanetarako pertsona:

Julene Gorrotxategi ​​
600 022 720

Koordinazioa

Ane Doistua ​​
600 037 178
adoistua@mondragon.edu

Jone Amonarriz
618 38 83 13
jamonarriz@azk.eus

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.

Tokiak

20

Prezioa

150 €

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi ​​
600 022 720


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan Aditu Diploma
1.980 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Noain / 12 ECTS
Kolorearen Kudeaketa Aditu Diploma
Euskara - Erdi-presentziala
Aretxabaleta / 15 ECTS