Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek

Atzealdea

Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek

Murmurikan taldea

Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek

Gazteengan literaturaren sustapena modu dibertigarrian bideratzea du helburu Lehen Hezkuntza graduko hiru ikasleek bultzatutako proiektuak.

2023·11·13

$titulo.getData()


Literaturaren bitartez gizartean eragiteko helburuarekin, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lehen Hezkuntza graduko ikasle talde batek Murmurikan proiektua sortu du. 

 

Proiektuaren bultzatzaileak dira Janire Bassecourt, Laida Vazquez eta Irati Barona ikasleak.  Hiru ikasle horiek bildu ziren iazko ikasturtean gazteengan literaturaren sustapena modu dibertigarrian bideratzeko helburuarekin. Egindako proposamena arrakastatsua suertatu zen eta, dagoeneko, 21 lagunek osatzen dute Murmurikan taldea. Ikasleez gain unibertsitateko irakasle eta langileak ere batu dira proiektura. 

 

Oraingoa, proiektuaren egonkortze ikasturtea izango da, Goyeneche Fundazioarekin elkarlanean hasi eta ekimena Eskoriatzatik Aretxabaleta, Arrasate edo Bergarako umeei zabaldu eta gero. Horregatik, aurtengo ikasturteko helburuetako bat izango da irakurketa erraza lantzea eta ipuin kontalaritzari buruzko formakuntza jasotzen jarraitzea.

 

Murmurikan ekimenaren abiapuntua Euskaraldian dago, hain zuzen ere, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak Eskoriatzako campusean eskainitako hitzaldi batean. Ekitaldi haren ondoren, eta profesional ezberdinen laguntzarekin, hainbat ekimen garatzen jarraitu du taldeak: ikastaroak, jolasak, literaturaren sustapenerako joko eta dinamikak. Ekitaldi horien adibidea da iazko ikasturtean Eskoriatzako campuseko liburutegian, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin irakurketa saio berezia.

 

Murmurikan Arrasateko Garagunen

Pasa den urrian, Murmurikan ipuin kontalarien taldekideak Arrasateko Garagunen egon ziren bisitan. Donostiako Goyeneche Fundazioak kudeatzen dituen espazioak dira Garaguneak, eta horien misioa da laguntzea hobetzen adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea.  Egindako bisitak bi helburu zituen: batetik, Garaguneak antolatzen dituzten ipuin kontaketetan, Murmurikanekin batera ekintzaren bat antolatzeko urratsak ematea. Bestetik, Garaguneren Irakurketa Errazeko klubarekin -Fakultateko Bibliotekatik Irakurketa Erraza Euskadi erakundearekin harremanetan jarrita- elkarlana sustatzea, tartean, ezagutzera emanda Fakultatean, Garaguneko Irakurketa Errazeko klubaren esperientzia bera.