Aurten, graduko 456 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Aurten, graduko 456 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2023-2024 ikasturte hasiera

Aurten, graduko 456 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Irailaren 11 eta 13a artean hasiko dira eskolak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen lau graduetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak (HDG).

2023·09·11

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 456 ikasle berri izango ditu eskaintzen dituen lau graduetan. Graduei begiratuta, ikasle horietatik guztietatik 386 dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetakoak (252 modalitate presentzialekoak eta 134, aldiz, modalitate erdi-presentzialekoak). Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, bestalde, 52 ikasle berri hasiko dira lehenengo mailan. Humanitate Digital Globalak (HDG) gradu berriak, azkenik, 18 ikasle hasiberri izango ditu. 

 

Campusak eta hasiera datak

Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan izango dituzte aurrez aurreko eskolak; Ikus-entzunezko Komunikazioek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoak eta Lehen Hezkuntzako Berrikuntza Digitala aipameneko ikasleak Bilbao AS Fabrik campusean egongo dira.

 

Graduaren arabera, bi egun desberdinetan hasiko dira graduko eskolak. Alde batetik, Humanitate Digital Globaletako graduko ikasleak gaur, irailak 11, hasiko dira aurrez aurreko saioekin. Beste alde batetik, hilaren 13an, ekingo diote lanari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetako ikasleek.

 

Ikasturte guztiak kontuan hartuta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak izango ditu graduko 1.400 ikasle inguru.