Humanitate Digital Globalak (HDG)
Presta zaitez mundu global digitalean eta etorkizuneko lanbideetan aritzeko! Humanitate Digital Globalak (HDG) gradu honekin beste modu batez esperimentatuko dituzu Giza Zientziak eta Humanitateak. Fenomeno sozialen ezagutzan sakonduko duzu erronketan oinarrituta, enpresa eta erakundeekin elkarlanean. Bi arlo giltzarritan espezializatzeko aukera daukazu: Ikasketa Globalak eta Humanitate Digitalak.
Ate irekiak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmenduak
Eragile sozialekin eskuz esku, erronketan oinarritutako metodologia aktiboak
Nazioarteko egotaldiak, azken joerak eta adituen bisitak
Praktikak eta proiektuak enpresa eta erakunde digital eta globaletan
Ibilbide propioaren diseinua. Bi ibilbide aukeran
IKASTEKO MODUAK Ez baduzu betikoa egin nahi, ez estudiatu betiko eran
UNIBERZIUTATEA Hiria ikasgela bihurtuta
HIZKUNTZAK Mundu eleanitzari begirako gradu eleanitza
Irteera profesionalak
Humanitate Digital Globalak (HDG) gradua egin duenak Euskal Herriko zein atzerriko masterretan ikasten jarrai dezake, edo bestela lan-merkatura irten, profil hauetako batekin loturiko lanbide batean aritzeko.
Aholkulari, aditu, dinamizatzaile, bitartekari enpresa eta erakunde globaletan:
- Diplomazia arloa (gobernu edo alderdi politikoen kanpo ordezkaritzak, kontsuletxeak…).
- Ekonomia arloa (enpresa globalen diplomazia korporatiboa, arlo komertziala, import/export…).
- Kooperazio arloa (gobernuz kanpoko erakundeak, kooperazio proiektuak…).
- Hizkuntza eta kulturaniztasun arloak (kultur eragiletza, bitartekaritza kulturaniztasun testuinguruetan, euskal etxeak, euskara eta euskal kultura irakurletzak nazioartean…).
Aditu transformazio digitalean:
- Herritartasuna, gobernu digitala, parte-hartze prozesuak (citizenship, e-democracy).
- Neuromarketina, publizitate digitala (human e-marketer).
- Produktu adimendunen diseinua (smart social design).
Gizarte-berrikuntza eta eragin sozialeko arduradun:
- Gizarte-erantzukizuna, jasangarritasuna, eragile sozialekin zubigintza.
- Teknologia eta datuen jardun etikoaren zaintza.
Hezitzaile eta ikertzaile.