Hamabi kooperatiba desberdinetako ordezkariek hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioan

Atzealdea

Hamabi kooperatiba desberdinetako ordezkariek hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioan

Kooperatibismoa

Hamabi kooperatiba desberdinetako ordezkariek hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioan

Hasi berri den ikastaroaren helburua da kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzea bazkideei. Oraingo edizioan, 12 kooperatibetatik etorritako 19 lagunek hartuko dute parte.

2023·10·10

$titulo.getData()


Pasa den urriaren 6an eman zioten hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioari. Oraingoan, 12 kooperatibetatik etorritako 19 lagunek hartuko dute parte. Saio presentzialak ostiraletan izaten dira, Eskoriatzako campusean.

 

16. edizio honetan, honako kooperatibetatik etorritako bazkidek hartuko dute parte: Auzolagun, Copreci, Fagor Asembly, Fagor Ederlan, Fagor Automation, Fagor Elektronika, Fagor Industrial, Maier, RPK, UHS. Ulma CyS eta Ulma Packaging.

 

Kooperatibismoa biziberritzen

Kooperatibagintzan aditu tituluak lortu nahi du kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko, ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek. 

 

Aditu titulu honetan, parte-hartzaileek jasoko dituzte erremintak kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango direnak. Gainera, elkarlana eta bizipenak trukatuta, beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Oso metodologia praktikoa du ikastaroak; ikastarturtea bukatzen da proiektu praktikoen aurkezpenarekin.

 

Erreferentziazko ikastaroa

Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari baino gehiagok hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan.