Berriak
KOOPFABRIKA Ikasturte honetako KoopFabrikako 22 proiektu aurkeztu dituzte Eskoriatzako campusean 2019·06·17
Proiektuak aurkezteaz gain, azoka txiki bat antolatu dute proiektu horietako produkzio emaitzekin.
Kirol Zerbitzua Bizikleta mailegu zerbitzua jarri du abian Mondragon Unibertsitateak 2019·06·11
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean bi bizikleta mailegatuko dira, Aretxabaletako campusean.
ORLA BANAKETA Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Orla banaketa ekitaldia 2019·06·09
Gradu amaierako ekitaldia Arrasateko Amaia antzokian egin zen eta 700 gonbidatu elkartu ziren bertan.
GBL Ikus-entzuneko Gradu Bukaerako Lan onenen Kimu Berri sariak banatu dituzte Aretxabaletako campusean 2019·06·08
Lehenengo saria Mikel Irazusta, Irune Alfonso eta Nagore Arinek osatutako hirukoteak irabazi du, Elkar erakundearentzat egindako lanagatik.
Jardunaldia Ekainaren 12an, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak, Aretxabaletako campusean 2019·06·04
Bilkura egingo da Aretxabaletako campusean eta hizlarien artean Kataluniatik etorritako hainbat ordezkari egongo dira, besteak beste, Jordi Coiduras eta Merichell Morera adituak.
KOLABORATEGIA “Manifestu digitala” argitaratu du KoLaborategia gizarte digitalerako laborategiak 2019·06·04
Kalean da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak sortutako “Manifestu digitala”. Bertan, laborategiak digitalizazioari buruz duen ikuspegia azaldu du.
EUSPOT Mari Garcia, Maider Donoso eta Aitzol Zubizarreta Ikus-entzunezko 3. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko Mondragon Unibertsitateko lanik onena 2019·05·31
Euspot lehiaketako sari nagusia Jabi Jubera eta Irati Agirreazkuenaga bikote Bilbotarrak irabazi du. Aurtengo edizioak 98 spot bildu ditu.
KoLaborategia Estibaliz Leónek STEAM hezkuntzari buruzko hitzaldia emango du, ekainaren 6ean, Kolaborategiko topaketan 2019·05·30
Eskoriatzako campusean eskainiko du "La Educación STEAM más allá de la tecnología” hitzaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
JARDUNALDIA Barnekotasuna eta garapen integrala jorratuko dituzte, hilaren 31n, Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian 2019·05·15
Hezkuntzaren bueltan ardaztuta dagoen jardunaldian, parte hartuko dute Xavier Melloni eta Berta Meneses adituek.
Jardunaldia Maiatzaren 15ean, “Irakasle izatetik erraztaile izatera” jardunaldia, Eskoriatzako campusean 2019·05·08
Aurtengo Hezkuntza Berrikuntza jardunaldiak "erraztailearen" rola hartuko du hizpide. Hizlarien artean, Carlos Magro aditua egongo da.
Aditu titulua Informazio saioak “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluko” bigarren edizioari buruz 2019·05·07
Ikastaroaren gaineko saio informatiboak egingo dira maiatzaren 9an eta ekainaren 6an.
elkarrizketa Aroa Murciano: “Autokonfrontazioak aukera ematen dio irakasleari bere egiteko moduak hobetzeko” 2019·05·07
Autokonfrontazioa irakasleen prestakuntzarako tresna bat da, eta bideoaren erabilpena du oinarri.
doktorego tesia Aroa Murciano ikertzaileak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian 2019·05·01
Doktore berriak Eskoriatzako campusean aurkeztu du "La autoconfrontación como herramienta de formación: análisis de la actividad de seis enseñantes de Educación Primaria en la enseñanza del debate socio-científico" nazioarteko aipamena lortu duen tesia.
KOLABORATEGIA Gema Climent adituak neuropsikologia, errealitate birtual, bideo-joko eta hezkuntzari buruz, maiatzaren 9an, KoLaborategiko topaketan 2019·05·01
Eskoriatzako campusean eskainiko du “Las ventajas de conocerse y saber cómo procesamos” hitzaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Jakinarazpena Aste Santuko oporrak direla-eta, 2019ko apirilaren 29ra arte, itxita egongo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 2019·04·12
Aste Santuko oporrak direla-eta, Fakultatea itxita egongo da 2019ko apirilaren 15etik, 29ra.
master duala Mondragon Unibertsitatea izan da lehena Euskal Herrian eskolak emateko gaitzen duen master batean DUAL akreditazioa lortzen 2019·04·09
Unibasq-ek akreditazio agentziak zigilu hori eman dio DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterrari.
Argitalpena Monika Madinabeitia irakasleak “Petra, my Basque Grandmother” liburu ilustratua argitaratu du 2019·04·08
Liburuan, gainera, Fakultateko beste bi irakaslek hartu dute parte diseinuan eta ilustrazioan: Maitane Pueblak eta Yera Sanchezek.
Huhezinema Pello Gutierrezek irabazi du Huhezinema 2019 "Zain" film laburrarekin 2019·04·06
Ane Zuazubiskarrek eta Ane Garciak irabazi zituzten, hurrrenez hurren, MU Ikasleen Fikzio Onenaren Saria eta Dokumental Onenaren Saria.
KoLaborategia Mugikorraren erabilera pedagogikoari buruzko internet bidezko webinarra eskainiko du KoLaborategiak apirilaren 10ean 2019·04·05
Maite Goñi aditu eta KoLaborategiko partaideak emango du hitzaldia. Ordu erdiko hitzaldian, sakeleko telefonoen erabilera egokiak aztertuko ditu.
hitzarmena Goiener elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute campusetan energia berriztatzailea erabiltze aldera 2019·04·01
Hitzarmenaren ondorioz, Fakultatea egin da Goiener kooperatibaren bazkide eta, aurreratzean, Goiener izango da campus bietako energia hornitzailea.
Unibertsitatea bizi Apirilaren 3tik 5era Ikasle Euskaldunen Kanpaldia egingo dute Eskoriatzako campusean 2019·03·27
Izokinen Biltzarrak antolatu du kanpaldia Fakultateko Euskara Batzordearen laguntzarekin. Ekitaldiaren helburua da gozatzea eta ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzea.
wikipedia Lau Wikipedialari afrikarrekin mahai-ingurua Eskoriatzako campusean 2019·03·27
"Chatting with African Wikipedian " izeneko mahai-ingurua ingelesez egingo da, apirilaren 4an, 12:30etan hasita.
KOLABORATEGIA Iñigo Gebarak hitzaldia eskainiko du, apirilaren 11n, azaltzeko software librearen abantailak hezkuntzan 2019·03·25
KoLaborategiak antolatutako hitzaldia egingo da, Eskoriatzako campusean, 18:00etan hasita.
Guía Nerabeekiko komunikazioan sakontzeko gida pedagogikoa sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2019·03·22
Gidak eskaintzen dizkie gazteei baliabide aitzindariak Foru erakundearekin harremetan jartzeko eta elkarlanean aritzeko.
Martxoaren 8a Mondragon Unibertsitateak martxoaren 8an, "Planto bai, geldi ez" 2019·03·07
Mondragon Unibertsitateak bere egiten ditu mugimendu feministak salatzen dituen arazo guztiak eta Unibertsitateko kolektiboa animatzen du salaketarekin bat egin eta aktiboki lan egitera; bakoitzak dagokion rolean eta ahal duen neurrian eta dituen arduretatik irtenbideak bilatzeko.
Hezkuntza Eskolak emateko gaitzen duen DBH Masterra bi modalitatetan eskainiko da hurrengo ikasturtean: presentziala (Duala) eta erdi-presentziala 2019·03·04
Gradudunei eta lizentziadunei zuzendutako unibertsitate masterrak irekita du dagoeneko izen-emate epea.
Master berria Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berriak ireki du izen-emate epea 2019·03·01
“LIT, Learn. Innovate. Teach each other” leloa duen unibertsitate master berritzaileak modalitate hibridoa izango du, online eta presentziala.
hitzaldia Marga Iñiguez sormen pedagogian adituak sormena eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 14an Eskoriatzako campusean 2019·02·12
Hitzaldia egingo da ostegunean, arratsaldeko 16:30etatik 18:30eta
ekitaldia Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak “Hitzaren ahairea” emanaldia eskainiko dute otsailaren 8an Aretxabaletako campusean 2019·02·07
Emanaldian literatura eta musika lotzen dira, eta ostiralean eskainiko da goizeko 11:00etan.
erasmus Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko Erasmus programako udaberriko ikasleak 2019·02·05
Alemania, Polonia, Herbehereak, Turkia, Gales eta Errumaniatik etorritako zazpi ikaslek egingo dute Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen atzerritarrentzako Hezkuntza Programa.