Ikasturte honetako KoopFabrikako 22 proiektu aurkeztu dituzte Eskoriatzako campusean

Atzealdea

Ikasturte honetako KoopFabrikako 22 proiektu aurkeztu dituzte Eskoriatzako campusean

KOOPFABRIKA

Ikasturte honetako KoopFabrikako 22 proiektu aurkeztu dituzte Eskoriatzako campusean

Proiektuak aurkezteaz gain, azoka txiki bat antolatu dute proiektu horietako produkzio emaitzekin.

2019·06·17

$titulo.getData()


KoopFabrikak, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programak 22 proiektu aurkeztu zituen pasa den ekainaren 13 eta 14ean Eskoritzako campusean. Aurkezpen akademikoak egiteaz gain, hitzordua baliatu zuten horietako proiektu batzuekin azoka-erakustaldi txiki bat egiteko.

 

Ekitaldi publikoan aurkeztutako proiektuak oso era desberdinekoak izan dira, hala nola agroekologia, sormena, argazkilaritza, ostatua, ahalduntze pertsonala, dekorazioa, eta hezkuntzarekin lotutakoak. Gainera, aurten, aurkezpenen ondoren, eta berrikuntza moduan, ekimen ekonomiko ezberdinetako proiektuen emaitzekin azoka bat antolatu zuten Fakultateko klaustroan, horretarako baliatu zuten zenbait proiektuk emaitza fisikoa izan dutela. Hala, azokan ikusgai jarri zituzten, besteak beste, poltsak, bitxiak, ilustrazioak eta zerbitzuen eta proiektuen triptikoak.

 

Arianne Kareaga Fakultateko irakaslea eta LANKI Kooperatibismo Ikertegiaren ordezkariak KoopFabrikako hirugarren edizioaren oso balorazio positiboa egin du: partaide kopuru handiagatik, egindako proiektuen aniztasunagatik eta emaitzen erakutsi duten maila onagatik.


KoopFabrikako edizio honetan, bi ikastaro eskaini dituzte eta horietan 70 lagun inguruk hartu dute parte. Aurkeztu diren 22 proiektuez gain, badira, aurrerago aurkeztuko geratu diren zenbait proiektu.