Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Orla banaketa ekitaldia

Atzealdea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Orla banaketa ekitaldia

ORLA BANAKETA

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Orla banaketa ekitaldia

Gradu amaierako ekitaldia Arrasateko Amaia antzokian egin zen eta 700 gonbidatu elkartu ziren bertan.

2019·06·09

$titulo.getData()


Ostiralean, hilak 7, gradu amaierako ekitaldia egin zuten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek. Orla banaketa ekitaldian, Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazio Graduetako 176 ikaslek jaso zuten gradu amaierako orla.

 

Amaia antzokian egindako ekitaldian, parte hartu zuten, besteak beste, Bixente Atxa unibertsitateko errektoreak eta Begoña Pedrosa Fakultateko dekanoak. Ekitaldiko hitzaldia Edurne Epelde Fakultateko irakaslearen esku egon zen. Etorkizun arrakastatsua lanbidean: pertsonaren eta harremanen zaintza plazara! izeneko berbaldia eskaini zuen Epeldek.  Gainera, ekitaldian graduetako hainbat ikaslek hartu zuten testuak irakurriz, dantza eginez eta bakarrizketak eskainiz.

 

Ekitaldiaren ondoren, luntxa eta photocall-a egon zen Arrasateko Uarkape pilotalekuan.

 

Ekitaldiko eta photocall-eko argazki galeria.