Apirilaren 3tik 5era Ikasle Euskaldunen Kanpaldia egingo dute Eskoriatzako campusean

Atzera

Apirilaren 3tik 5era Ikasle Euskaldunen Kanpaldia egingo dute Eskoriatzako campusean

Unibertsitatea bizi

Apirilaren 3tik 5era Ikasle Euskaldunen Kanpaldia egingo dute Eskoriatzako campusean

Izokinen Biltzarrak antolatu du kanpaldia Fakultateko Euskara Batzordearen laguntzarekin. Ekitaldiaren helburua da gozatzea eta ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzea.

2019·03·27

$titulo.getData()


Apirilaren 3tik 5era, Ikasle Euskaldunon Kanpaldia antolatu dute Eskoriatzako campusean. Izokinen Biltzarrak -Fakultateko Euskara Batzordearen laguntzarekin- antolatutako ekimen honen helburua da fakultateko ikasleen artean harreman gozagarriak sustatzea, antolaketan eta egitarauko ekintzetan modu aktiboan parte hartzea eta, hori guztia gozatuz eta euskaraz eginda.

Campus bietako ikasleek hartuko dute parte kanpaldian. Dagoeneko, 130 lagunetik gora eman dute izena. 

Egitarau osoa prestatu du Izokinen Biltzarrak:

EGITARAUA

Apirilak 3 (asteazkena)

  • 11:00 Txupinazoa. Ondoren, ezagutza jolasak.
  • 13:00 Bazkaria. Bazkalostean: Huhezi Akustikoak.
  • 16:00 Sexologia tailerra.
  • 18:00 Altsasuko gurasoak.
  • 21:00Afaria eta gaubela.

Apirilak 4 (osteguna)

  • 09:00 Gosaria.
  • 10:30 Hitzaldia: Transexualitatea.
  • 12:30 Wikipedialari afrikarrekin solasaldia.
  • 14:00 Bazkaria.
  • Arratsaldean: mozorroak.
  • 19:00 Pintxopote musikatua.
  • 22:30 Kontzertua Inkernu tabernan: Kilimak -euskal rumba-.

Apirilak 5 (ostirala)

  • Biharamun eguna.
  • 10:00 Gosaria.
  • 11:30 Berrantolaketa tailer musikatua.