Goiener elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute campusetan energia berriztatzailea erabiltze aldera

Atzera

Goiener elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute campusetan energia berriztatzailea erabiltze aldera

hitzarmena

Goiener elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute campusetan energia berriztatzailea erabiltze aldera

Hitzarmenaren ondorioz, Fakultatea egin da Goiener kooperatibaren bazkide eta, aurreratzean, Goiener izango da campus bietako energia hornitzailea.

2019·04·01

$titulo.getData()


Gaur, apirilak 1, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzako campusean. Hitzarmen ekitaldian parte hartu dute erakunde horietako ordezkari nagusiak: Santi Otxoa de Eribe Goiener kooperatibako zuzendaria eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

 

Hitzarmenari esker, batetik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bazkide laguntzaile bilakatu da Goiener elkartean, eta, bestetik, aurrerantzean, Goiener izango da Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako energia hornitzailea.

 

Elkarlanaren helburua da erakunde bien arteko harremanetan sakontzea, kontsumo eta energiaren erabilera arduratsua sustatzea Fakultatean eta bermatzea, aurrerantzean, berriztagarria izatea Fakultateak kontsumituko duen energia guztia.