Marga Iñiguez sormen pedagogian adituak sormena eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 14an Eskoriatzako campusean

Atzealdea

Marga Iñiguez sormen pedagogian adituak sormena eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 14an Eskoriatzako campusean

hitzaldia

Marga Iñiguez sormen pedagogian adituak sormena eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 14an Eskoriatzako campusean

Hitzaldia egingo da ostegunean, arratsaldeko 16:30etatik 18:30eta

2019·02·12

$titulo.getData()


Ostegunean, hilaren 14an, Marga Iñiguez sormen pedagogian aditua izango dugu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lankide zein ikasleekin solasean. Hitzaldia Eskoriatzako campuseko N.0.9 aretoan izango da arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.

 

Marga Iñiguezek 50 urte baino gehiago daramatza sormenari buruzko hitzaldi, tailer eta aholkulari lanetan. Aspalditik Garaion sorgingunearekin elkarlanean dabil, eta euren eskutik dator Fakultatera.

 

Solasaldia sormenaz eta sormenerako hezkuntzaz modu kolektiboan hausnartzeko eta pentsatzeko aukera izango da: Zergatik? Zertarako? Nola?...

 

Hitzaldia irekia izango da, baina parte hartzeko, aldez aurretik, izena eman beharko da Interneten.


Izena emateko formularioa