Nerabeekiko komunikazioan sakontzeko gida pedagogikoa sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzera

Nerabeekiko komunikazioan sakontzeko gida pedagogikoa sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Guía

Nerabeekiko komunikazioan sakontzeko gida pedagogikoa sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Gidak eskaintzen dizkie gazteei baliabide aitzindariak Foru erakundearekin harremetan jartzeko eta elkarlanean aritzeko.

2019·03·22

$titulo.getData()


Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak nerabeei zuzendutako gida pedagogiko aitzindaria osatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremantzeko eta komunikazio zein elkarlanerako aukera berriak sortzeko aukera izan dezaten. Ikasle zein irakasleei dago zuzendua, helburu hauekin: hainbat konpetentzia digital ikasleekin lantzeko tresna izatea, adibide, dinamika eta orientabideen bitartez idatziz, irudiz eta bideoz egoki komunikatzeko lanketa erraztea, eta e-parte-hartzea eta jendarte digitalerako hezkuntzan sakontzeko aukera eskaintzea. “Komunikazio modu berri horiek eskatzen ziguten horrelako lanketa bat, etorkizuna izango direnekin batera elkarlanean hasteko”, azpimarratu du Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.

 

Irakasleen gidaren helburua da ikasleekin gida lantzeko eta sakontzeko baliabideak eskaintzea. 45 minutuko ariketak proposatzen dira horretarako. Eskaera edo eskakizun baten aurkezpenaren egitura, komunikatzeko dituzten bide, tresna eta lanabesak, ekoizpen prozesua eta, eta aurkezpenetarako gomendioak definitzen ditu gidak, besteak beste, Aldundiari buruzko informazioa eskaintzeaz gain. Era berean, errealitate areagotuaz sortutako bideoak jarri dira eskuragai.

 

Baliabide berri hau sortzeko, azken urteetan sare sozialen bidez Gipuzkoako Foru Aldundira iritsitako mezuen azterketa egin zuen KoLaborategiko ikertzaileek, ondorioztatuz nerabeek ez dutela Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman digital zuzenik: “Badago, beraz, bete beharreko gabezia bat”, adierazi dute Ander Bolibar eta Nagore Ipiña KoLaborategiko ikertzaileek. Europa mailako ereduen azterketa ere egin zuen unibertsitateak, 22 gidarena, hain zuzen. Gehienak tresna zehatz baten erabileran eta metodologian, ikaslearen konpetentzia digitalaren berariazko lanketan, edo segurtasun eta hezkidetza ikuspegi batetik praktika onen eta arazoen prebentzioan zentratzen dira. “Europa mailan administrazio publikoa eta komunikazio kanalen inguruko gidetan bazegoen hutsune bat. Ez da aurkitu parte-hartze digital aktiborako oinarriak finkatzen dituen gidarik”, gaineratu dute.


Gida dagoeneko interneten dago, PDF formatuan: www.gipuzkoa.eus/partaidetza