Pello Gutierrezek irabazi du Huhezinema 2019 "Zain" film laburrarekin

Atzealdea

Pello Gutierrezek irabazi du Huhezinema 2019 "Zain" film laburrarekin

Huhezinema

Pello Gutierrezek irabazi du Huhezinema 2019 "Zain" film laburrarekin

Ane Zuazubiskarrek eta Ane Garciak irabazi zituzten, hurrrenez hurren, MU Ikasleen Fikzio Onenaren Saria eta Dokumental Onenaren Saria.

2019·04·06

$titulo.getData()


Atzo, apirilak 5, Aretxabaletako Arkupe aretoan egindako ekitaldian, banatu ziren Huhezinema Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioko sariak. Kepa Errasti aktore eta zuzendariak aurkeztu zuen sari banaketa gala.

Honako lanek irabazi dute jaialdiaren 12. edizioa:

SAIL OFIZIALA

  • Huhezinema Saria: Goiena Saria: Zain (Pello Gutierrez).
  • Epaimahaiaren aipamen berezia: Asfixia (Leire Egaña).
  • Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia): Minutuak (Mikel Uralde Arrue).
  • Ikusleen Saria: Minutuak (Mikel Uralde Arrue).
  • Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra): Mugak hautsiz (Asier Toledo eta Xabier Martin).
  • Aipamen berezia egin dio Mundukide Sarian Un agujero en el muro (Carlos Moure).

MU IKASLEEN SAILA

  • Fikzio Onenaren Saria: Erroak (Ane Zuazubiskar).
  • Dokumental Onenaren Saria: Min ezkutuak (Ane Garcia).
  • Argazki Onenaren Saria: Erroak (Ane Zuazubiskar).
  • Ikusleen Saria: Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia).

KUTIXI SAILA

  • Kutixi Saria: Urtea joan da (Egoitz D. Ibargoitia).
  • Ikusleen Saria: Babarrun txapelketa (Julen de la Serna).

12. edizio honetan, epaimahaia osatu dute hurrengo profesionalek: Iratxe Fresnedak, Natxo Rodriguezek eta Izaskun Arandiak.

Huhezinema Film Laburren Jaialdia antolatzen du Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek. Aurten, 16 ikasle ibili dira antolaketa lanetan.