Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berriak ireki du izen-emate epea

Atzera

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berriak ireki du izen-emate epea

Master berria

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berriak ireki du izen-emate epea

“LIT, Learn. Innovate. Teach each other” leloa duen unibertsitate master berritzaileak modalitate hibridoa izango du, online eta presentziala.

2019·03·01

$titulo.getData()


Dagoeneko ireki du izen-emate epea Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Madrilgo TeamLabs laborategiak elkarrekin eskainitako duten Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berriak.  LIT, Learn. Innovate. Teach each other  izenpean, bi urteko masterrak eskainiko du “errreztatzaile” izateko formazio berezia.

 

Erabat berritzaile eta desberdina egiten dituen ezaugarriak ditu unibertsitate master honek, esaterako:

  • LIT  masterra da lanbide berri bat eraikitzeko graduondoa. Hainbat ikaskuntza-testuinguru identifikatzeko, ulertzeko eta haietan jarduteko gai diren erreztaitzaileak, haietan oinarrituz eta haiei buruz jardunez, ikaskuntza errazteko.
  • Fail Together. Learn Together.  Light it up. Taldean ikasteko, taldean huts egiteko, eta hainbat testuingurutan ezagutza berria eraikitzeko prest diren pertsonak elkartuko dira masterrean.
  • Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera. Rol aldaketa eta irakaskuntza estrategien aldaketa, ikaskuntzaren kudeaketaren ardura duten pertsonengan.
  • Edukiak errepikatzetik ezagutza sortzera. Erronkak onartu eta proiektuka lan egin. Ez da, besterik gabe, edukiak errepikatzea; baizik eta ezagutza berriak sortzea, horien azterketa kritikoa egitea, eta testuinguru egokian erabiltzea.   
  • Ikertu “-kin”, ez “-taz”. Ikerketari heltzeko modu berri bat eskaintzen du masterrak: ikaskuntza kooperatibo, sozial eta taldekakoaren testuinguruan.
  • LEGO eredua. Partaide bakoitzak izango ditu bere interesei moldatutako edukiak.
  • Irteera-geltoki bat eta askotariko helmugak. Ikaskuntza-prozesu guztiaren ildo nagusia proiektu ikertzaile bati buruzkoa da.
  • Master hibridoa, online-ekoa eta presentziala. Ikaskuntza-maila desberdinak antolatzen dira bertan: banakakoa, taldekoa eta proiektukakoa.
  • Zikloka antolatutako programa bat. Ziklo bakoitzak etapa bat adierazten du masterra egiten ari den taldearen eta proiektuen garapen pertsonalean, helburu zehatzei erantzunez.
  • Bidaiak. Masterrean hainbat inspirazio eta ikasketa bidai egingo dira.

Bi informazio saio antolatu ditugu masterraren gaineko informazioa aurrez aurre emateko:

  • Apirilak 11 (osteguna). 18:00. Eskoriatza. Izena eman.
  • Ekainak 12 (asteazkena). 18:00. Eskoriatza. Izena eman.

Hala, ere, edozein informaziorako jarri harremanetan: