Monika Madinabeitia irakasleak “Petra, my Basque Grandmother” liburu ilustratua argitaratu du

Atzealdea

Monika Madinabeitia irakasleak “Petra, my Basque Grandmother” liburu ilustratua argitaratu du

Argitalpena

Monika Madinabeitia irakasleak “Petra, my Basque Grandmother” liburu ilustratua argitaratu du

Liburuan, gainera, Fakultateko beste bi irakaslek hartu dute parte diseinuan eta ilustrazioan: Maitane Pueblak eta Yera Sanchezek.

2019·04·08

$titulo.getData()


Monika Madinabeitia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak Petra, my Basque Grandmother liburu ilustratua argitaratu du Maitane Puebla eta Yera Sanchez irakasle eta ilustratzaileekin batera.

 

Liburuak biltzen ditu Markina-Xemeinen jaiotako Petra Amorote Egañaren bizipenak. Petrak Ipar Amerikara migratu zuen 1909. urtean. Ellis Irlan immigrazio testak pasa behar izan zituen, beste askok bezala; erregistroan Petra Mendive bezala ageri da, oraindik ezagutzen ez zuen senarraren abizena eman baitzioten.

 

Petraren biografian oinarrituta badago liburua, baina, lan honek izan nahi du atzoko eta gaurko emakume migrante eta ikusezin guztiei egindako omenaldia.

 

Renoko unibertsitateko Center for Basque Studies Press-ek argitaratu du 69 orri dituen liburua. Liburua interneten dago salgai.