Bizikleta mailegu zerbitzua jarri du abian Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Bizikleta mailegu zerbitzua jarri du abian Mondragon Unibertsitateak

Kirol Zerbitzua

Bizikleta mailegu zerbitzua jarri du abian Mondragon Unibertsitateak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean bi bizikleta mailegatuko dira, Aretxabaletako campusean.

2019·06·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak bizikleta mailegu zerbitzua jarri du abian. Proba pilotu honen helburua da mugikortasuna bultzatzea eta bizimodu aktiboa sustatze ikasle eta langileen artean. Zerbitzuak aukera ematen du herri barruko desplazamenduak era jasangarri eta osasuntsu batean egiteko.

 

Mondragon Unibertsitatean guztira zortzi bizikleta egongo dira eskura: Arrasateko campusean lau, Oñatiko campusean bi eta Aretxabaletako campusean bi. Bizikletak Aretxabaletako Bibliotekak eskatu beharko dira, eta mailegua dohainekoa izango da Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langileentzako.

 

Bizikleta eta gainontzeko materiala hartzen den toki berean itzuli behar da, eta maileguak egun batekoak izango dira, hau da, egun berean hartu eta itzuli beharko dira bizikletak: astelehenetik ostegunera 08:00-20:00, eta ostiraletan 08:00-18:00.