Ekainaren 12an, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak, Aretxabaletako campusean

Atzealdea

Ekainaren 12an, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak, Aretxabaletako campusean

Jardunaldia

Ekainaren 12an, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak, Aretxabaletako campusean

Bilkura egingo da Aretxabaletako campusean eta hizlarien artean Kataluniatik etorritako hainbat ordezkari egongo dira, besteak beste, Jordi Coiduras eta Merichell Morera adituak.

2019·06·04

$titulo.getData()


Ekainaren 12an, asteazkena, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aretxabaletako campusean. Goizeko 09:00etan hasiko den jardunaldia antolatuta dago DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterraren ekintzen barruan.

 

Topaketaren bigarren edizio honek irakaskuntza-eredu duala izango du ardatz, eta hari-mutur askotatik helduko dio gaiari: Dualeko ikasleen testigantzak, eskoletako tutoreen esperientziak eta unibertsitateko irakasle/ikertzaileen gogoetak. Gaia lantzeko, Euskal Herriko hainbat ordezkariz gain, parte hartuko dute jardunaldian Kataluniatik etorritako hurrengo protagonistek:

  • Jordi Coiduras (Lleidako unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea).  
  • Meritxell Morera (Lleidako unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea).
  • Joan Pifarré (ikastetxeko tutorea).
  • Dolors Sànchez (ikastetxeko tutorea).
  • Gal.la Gassol (Dualeko ikaslea).
  • M. Carme Peguera  (Dualeko ikaslea). 

EGITARAUA

  • 09:00-10:45: Hezkuntza eraldaketa Bigarren Hezkuntzan.
  • 10:45-11:15: Atsedena.
  • 11:15-13:00: Tutoretza eredua Kataluniako esperientziarekin batera eraikiz. Universitat de LLeida.
  • 13:00-14:00: Bigarren Hezkuntzaren erronkak gaur eta hemen.

Irakaskuntza Duala pil-pilean dagoen garai honetan, kontuan hartzekoa da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lortu duela, lehenengo aldiz Euskal Herrian, Unibasq-en Dual ziurtagiri ofiziala DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master batean.