Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra
Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.
Euskaraz ematen den master hau, bi modalitatetan eskaintzen da: presentzialean (Dual ereduan) eta erdi-presentzialean.
Bereziki, masterra zuzenduta dago lau esparru hauetako unibertsitate-tituludunei:
- Humanitateak eta Gizarte Zientziak
- Hizkuntzak eta Literatura
- Teknologia
- Natur Zientziak eta Matematika
Ikaslearen beharraren arabera, bi modalitatetan eskaintzen da masterra:
Presentziala: Dual eredua
- Egutegia: urritik ekainera.
- Astelehenetik ostegunerako eskolak (goizez).
- Unibertsitateko eta ikastetxeko egonaldiak txandakatu.
- Bi tutoreren jarraipen pertsonalizatuarekin.
- Erronketan oinarritutako ikaskuntza.
- Euskal Herriko hezkuntza sistema ardatz.
- Praktikak ikastetxe berritzaileetan eta urte osoan zehar, unibertsitate eta eskola arteko egonaldiak tartekatuz eta ikastetxeko kide bihurtuta.
Erdi-presentziala
- Egutegia: urritik ekainera.
- Erdi presentzial ikasketak, 15ean behin saio presentzialekin.
- 13 ECTSko practicuma zure erritmora egokituta.
- Jarraipen pertsonalizatua.
- Erronketan oinarritutako ikaskuntza.
- Euskal Herriko hezkuntza sistema ardatz.
- Zure erritmora egokitutako praktikak.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe zein ikasgeletan aritzeko prestatuko zaitugu
Zure espezialitateari dagozkion irakaskuntza eta ikasketa prozesuak planifikatu, garatu eta ebaluatuko dituzu
Ikaskidetzan, berrikuntzan eta ikerketan hartuko duzu parte
Euskal curriculuma ardatz hartuta, talde murriztuetan egingo duzu lan
ESPEZIALIZAZIOA Hezkuntzaren begirada globala eta espezialitateen arteko elkarlana
LANBIDEA Irakasle lanbidera bideratutako ikasketak
METODOLOGIA Talde txikietan martxan jarritako metodologia aktiboen bidezko ikaskuntza
Irteera profesionalak
Irakasle-ziurtagiria honako hezkuntza maila hauetan aritzeko: DBH / Batxilergoa / Lanbide Heziketa / Hizkuntza-Eskolak.