Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko Erasmus programako udaberriko ikasleak

Atzealdea

Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko Erasmus programako udaberriko ikasleak

erasmus

Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko Erasmus programako udaberriko ikasleak

Alemania, Polonia, Herbehereak, Turkia, Gales eta Errumaniatik etorritako zazpi ikaslek egingo dute Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen atzerritarrentzako Hezkuntza Programa.

2019·02·05

$titulo.getData()


Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera 2018-2019 ikasturteko udaberriko Erasmus+ programako ikasleak. Ikasturteko bigarren txanda honetan zazpi lagun etorri dira ikastera atzerritarrei zuzendutako Hezkuntza Programa (Teacher Education. International programme.

Alemania, Polonia, Herbehereak, Turkia, Gales eta Errumaniatik etorritako ikasleak ekainaren hasiera arte egongo dira gure artean.

Argazkian, goiko lerroan, eta ezkerretik eskubira: Simon Fahlbusch (Alemania), Natalia Kurowska (Polonia), Roli Ayutsede (Herbehereak), Defne Kuten (Turkia), Bethany Dawn MacDonagh (Gales) eta Tessa Smit (Herbehereak). Behean, Cezara Constantiniu (Errumania), urte osoko Erasmus ikaslea.

Ongi etorri Mondragon Unibertsitatera!

Ekimen hau Europar Batasuneko Erasmus+ programak kofinantziatuta dago.