Berriak
KONGRESUA Mondragon unibertsitateko diseinu mekanikako ikerketa taldeko ordezkariek ingeniaritza mekanikoaren kongresu nazioanealn parte hartu dute 2021·11·08
Topaketa Jaenen izan da urriaren 20tik 22ra bitartean
IKASTAROA Data science unibertsitateko aditu ikastaro berria 2021·11·08
Mondragon Unibertsitateko Inteligentzia Artifizialaren arloak 300 orduko aditu ikastaro berri bat abiatuko du urtarrilean, datu-analista edo datu-zientzialari izateko gaitzeko, enpresetan gero eta gehiago eskatzen den profila.
JARDUNALDIA Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak sare elektrikoekin lotutako ekipamendu teknologikoa erakusten die enpresei, lankidetza-aukerak identifikatzeko 2021·11·08
SPRIk sustatutako Basque Digital Innovation Hub (BDIH) erakundearen Deep Dive murgiltze jardunaldien barruan kokatzen da topaketa. Ekimen horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideek dituzten ekipamendu teknologiko modernoak euskal enpresen (ETE eta enpresa handien) esku jarri nahi dira.
IKASTAROA Fagor Ederlanek eta Mondragon Unibertsitateak indarrak batu dituzte langileak birkualifikatzeko 2021·11·03
Fagor Ederlaneko 40 langilek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko bi erakundeek diseinatutako 376 orduko trebakuntza planean. Plana 2021eko azarotik 2022ko ekainera bitartean egingo da.
KOLABORAZIOA Ibili enpresak Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko ikasleek diseinatutako botilak merkaturatu ditu 2021·10·29
Lankidetza 20/21 ikasturtean zehar egin zen, eta hautatutako bost diseinuak eskuragarri daude jada sukaldeko tresneria markak sortu duen katalogo berrian, zeinak 60 herrialde baino gehiagotara esportatzen duen.
IKASTAROA ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALEKO UNIBERTSITATEKO ADITU IKASTARO BERRIA 2021·10·27
Gaur egun, industria-enpresei egindako zibererasoak modu esponentzialean hazten ari dira, batez ere sare korporatibo tradizionalen eta plantako sareen arteko interkonexio handiagoa dagoelako. Ondo egindako zibereraso batek ekoizpen-plantan erasotzeko arrisku horren aurrean, gero eta beharrezkoagoa da industria-inguruneetan zibersegurtasuna gobernatzeko eta kudeatzeko gaitasuna duten profilak egotea.
EKITALDIA ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA 2021 2021·10·21
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, aurten ere, hainbat jarduera antolatu dituzte azaroaren 8tik 12ra, Zientzia eta Teknologiaren Nazioarteko Astea ospatzeko eta STEM bokazioak sustatzeko.
Hitzarmena Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak berrikuntza, ekimena eta talentua sustatzeko hitzarmena sinatu dute 2021·10·20
Bi erakundeek elkarlanean jardungo dute biontzat interesgarriak diren arloen inguruko ikerkuntzaren eta transfentziaren eremuetan, programak, proiektuak eta jarduerak elkarrekin sustatuz eta ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea bultzatuz
Hitzarmena Mondragon Unibertsitateak, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Arantzazulab-ek bat egin dute laborategiko ikerketa-gune berritzailea elkarlanean garatzeko 2021·10·15
Arantzazulab-ek eta hiru unibertsitateek gaur sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bidez, laborategiaren esparru estrategikoetan ezagutza gune erreferente bihurtzeko ikerketa eta beste hainbat jarduera elkarrekin egingo dituzte.
MASTER 70 ikaslek baino gehiagok Hidrogeno Teknologiei buruzko 1. masterra hasi dute, Repsol-Petronolek eta Estatuko 5 unibertsitatek bultzatuta 2021·10·15
DIPLOMA BANAKETA Goi Eskola Politeknikoak gradu, master eta doktoregoko diplomak banatuko dizkie 942 ikasleri, ondoz ondoko bi ekitalditan 2021·10·15
Diplomak banatzeko ekitaldia Donostiako Kursaalen egingo dira, urriaren 14an eta 15ean.
Ebentua Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean dago egun osoan 2021·10·14
Gipuzkoako Foru Aldundiak Mondragon Unibertsitateko ikasleak gonbidatu ditu Gipuzkoaren etorkizunari buruz dituzten kezkak eta proposamenak partekatzera.
Inaugurazioa Mondragon Unibertsitatea Nagusi Intelligence Centerreko inaugurazioan 2021·10·13
Bizkaiko Foru Aldundiak Nagusi Intelligence Center inauguratu du Urduliz Dorrean
MINTEGIA Modelizazio matematikoari eta itsas energia berriztagarriko gailuen kontrolari buruzko mintegia eta eztabaida 2021·10·06
Demian Garcia Violini (National University of Quilmes) eta Yerai Peña Sanchez (Centre for Ocean Energy Research, Maynooth University) ikertzaileek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatu dute, eta beren ikerketa-lan garrantzitsuenak unibertsitateko ikertzaileei erakutsi dizkiete.
LEHIAKETA Zabalik daude Mondragon Goi Eskola Politeknikoko industria/teknologiako ekintzailetza lehiaketetan izena emateko epeak 2021·10·01
MGEPeko ikasleek 2021-2022 ikasturteko lehen Technopreneurship lehiaketan (TPS Start) parte hartzeko aukera dute. Lehiaketa horretan, sari ekonomikoa emango zaie oinarri teknologikoko negozio ideia berritzaile onenei.
ALIANTZA Fagor Arrasatek eta Mondragon Unibertsitateak beren aliantza indartu dute fabrikazio adimenduna eta industria 4.0 bultzatzeko 2021·09·29
Enpresak eta unibertsitateak industriaren eraldaketa digitalerako ahaleginak batu dituzte
COVID Mondragon Unibertsitatko gradu eta masterren %80a, %100eko presentzialitatearekin hasi dira eta urriaren 4tik aurrera, geratzen diren %20ak egingo dute.Urriaren 4tik aurrera, Mondragon Unibertsitateak %100ean jarriko du indarrean aurrez-aurreko irakaskuntza 2021·09·24
Hezkuntza Sailak erabaki du, euskal unibertsitate sisteman aurrez-aurreko irakaskuntza berreskuratzea.
Rankinak Mondragon Unibertsitatea, Espainiako 10 unibertsitate onenen artean U-Multirank-en 2021·09·23
U-Multirank mundu mailan dagoen unibertsitate rankin zehatz eta zabalena da
SAIOA Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa, langabetuentzako zuzendua 2021·09·14
Saioa irailaren 22an Mondragon Goi Eskola Politeknikoan izango da. Bertan ikastaroen informazioa eskainiko zaie interesa duten pertsona guztiei.
Ikasturte hasiera 2021-2022 ikasturteko hasiera datak Goi Eskola Politeknikoan 2021·07·28
Graduak, Masterrak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak irailean hasiko dira. Goi Eskola Politeknikoko Administrazioa eta Idazkaritza Akademikoa irailaren 1ean irekiko dira.
PROFESIONALENTZAKO PRESTAKUNTZA Amaitu da MasterTECHen lehen edizioa, profesionalei zuzendutako Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen espezializazio-programa teknologia-eremu estrategikoetan 2021·07·28
Bi erakundeetako irakasle eta ikertzaileek beren ezagutza partekatzen dute euskal industrian eskari handia duten arloetan. Lehenengo edizioak sistema elektroniko aurreratuak izan ditu ardatz, eta bigarrenak, berriz, datuen analisia eta zibersegurtasuna landuko ditu.
PROIEKTUA Elkardesign proiektuaren gida eguneratua publikatu du diseinu berrikuntza zentroak 2021·07·21
Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du eta bere helburua da Gipuzkoako enpresak diseinu estrategikoan ahalduntzea.
SARIAK Energia eta potentzia elektronikako masterreko ikasleak podiumera iritsi dira eraginkortasun industrialaren isover 2021 sarietan 2021·07·19
Erronka izan da Aire Likidoko Energia Biltegiratzeko plantaren (LAES) eraginkortasuna hobetzeko sistemak ebaluatzea eta proposatzea, plantaren errendimendu termikoa hobetuta, bero edo hotz iturri gehigarriak sartuz, ekoizpena sustatzeko irtenbide berriak ezarriz eta energiaren aprobetxamendua hobetuz, esaterako.
GENERAL ASSEMBLY SEABAT europar proiektuak bere bigarren batzar orokorra egin du du 2021·07·14
SEABAT itsas bateria hibrido erabat elektrikoaren kontzeptu modular bat garatzen ari da, 1MWh-tik gorako uretako batería sistema handien kostuak nabarmen murrizteko.
PROIEKTU BERRIA Mondragon Goi Eskola Politeknikoak abian jarri duen ekintzailetza teknologikoko proiektu berriak zientzia eta berrikuntza ministerioaren laguntza izango du 2021·07·08
Proiektuaren helburua industria berritzea da, baliabideetan, kutsatzailea eta sektore eta teknologia helduetan intentsiboa den industria batetik abiatuta, ezagutzan intentsiboa den industria garbi eta digitalera iristeko, industria-dibertsifikazioko prozesuak bultzatuz eta industria-jarduera berriak sortuz.
MASTER BERRIA Silver Economyrako ekintzailetza teknologikoa sustatzen duen Master berria jarriko da martxan 2021·07·07
Aldaketa demografikoa erronka handia da egungo gizartearentzat, baina, aldi berean, aukera profesionala da hainbat diziplinatako profesionalentzat. Master berri honek profil desberdinetako profesionalak trebatuko ditu, Silver Economy osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea bermatuko duten ideiak eta merkatu-nitxoak identifika ditzaten.
LEHIAKETA MGEP-en "Enpresa Sortuz" ekintzailetza teknologikoko lehiaketaren ii. Edizioak baditu jada proiektu irabazleak 2021·07·01
Gizabidea Fundazioak (Fagor Group), Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, MONDRAGON Korporazioak, Saiolanek, Kimuberrik eta GARAIAk emandako dirulaguntzei eta baliabideei esker, hiru talde irabazleek beren negozio ideia garatzen jarraituko dute 2021/2022 ikasturtean.
INFORMAZIO SAIOA Webinarra: Ingurumenaren integrazioa lehiakortasun faktore garrantzitsua da gizarte ekonomiako enpresentzat 2021·06·28
Online saioa uztailaren 6an izango da, 12:00etan, eta helburua da gizarte-ekonomiako enpresei erakusketa Europako Itun Berdearen inguruko sortzen dituen lehiakortasun-aukerak.
LANKIDETZA ZIUR eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa aliatu dira, zibersegurtasun arloko formakuntza indartzeko 2021·06·28
Hitzarmenari esker, formakuntza duala edota alor honetako ikasleen enplegagarritasuna hobetzea bezalako esparrutako lankidetza sendotuko da
SAIOA Mondragon Unibertsitatea barne-ekintzailetza sustatzen GAITZEN proiektua bultzatuz 2021·06·09
Parte hartzen duten enpresen artean ikaskuntzak trukatzeko saioa antolatu dute.