Itsas aplikazioetara bideratutako energia biltegiratzeko sistema hibridoei buruzko jardunaldia
Itsas aplikazioetara bideratutako energia biltegiratzeko sistema hibridoei buruzko jardunaldia
Itsas aplikazioetara bideratutako energia biltegiratzeko sistema hibridoei buruzko jardunaldia
Ekainaren 10ean Mondragon Unibertsitateko Orona Ideo campusean (Hernani) energia biltegiratzeko sistema hibridoei buruzko workshop bat egingo da. Esparru desberdinetako adituak hainbat gairen inguruan arituko dira, besteak beste, energia eta potentzia handiko bateria modularren konbinazioaren erronkak eta irtenbideak, bihurgailuen kontzeptu berriak edota automozioaren sektoretik eratorritako beste soluzio teknologiko batzuk.
Elektrifikazioa funtsezko teknologia da itsasoan emisio kutsakorrak murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko. Hala ere, itsasoko propultsio elektrikoa oraindik ez dago behar bezala garatuta. Adibide gisa, esan daiteke itsas bateriak automobilenak baino nabarmen garestiagoak direla, eta ontzientzako irtenbide integratuak oraindik ez direla hasi merkatuan txertatzen.
Zeintzuk dira merkatuaren beharrak? Zein dira bateriak erabiliz gaur egun elektrifikatzen ari diren itsas aplikazioak? Zein itsas aplikaziok erabiliko dituzte bateriak etorkizun hurbilean? Zein dira baterien sistemaren baldintzak? Zer bihurgailu mota dira egokienak aplikazio horietarako? Nola egin diseinuaren eta kostuen ebaluazio ezin hobea?
Itsas aplikazioetara bideratutako energia biltegiratzeko sistema hibridoen workshopak galdera horien guztien erantzunak jarri nahi ditu mahai gainean.
Programa:
Galderarik baduzu edo poster saioan parte hartu nahiko bazenu, jar zaitez harremanetan Argiñe Alacanorekin (aalacano@mondragon.edu)
SEABAT proiektua:
Mondragon Unibertsitateak antolatutako workshopa Europako SEABAT proiektuaren barruan kokatzen da.
SEABAT proiektuak, Solutions for large batteries for waterborne transport, Europar Batasunaren babesa jaso du "H2020-LC-BAT-2019-2020" programaren bitartez, 2022ko deialdian. Erreferentzia: 963560.
Kolaboratzaileak

