Komunitate Energetikoak

Atzealdea

Komunitate Energetikoak

Jardunaldia

Komunitate Energetikoak

Polo Garaiako auditorioan "energia-komunitateak" jardunaldia egin da, Mondragon Unibertsitateak Repsol Fundazioarekin eta MONDRAGON Korporazioarekin elkarlanean antolatua.

2022·05·12

$titulo.getData()


Atzo, maiatzak 11, "Energia-komunitateak" jardunaldia egin zen Polo Garaiako auditorioan, Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Repsol Fundazioaren eta MONDRAGON Korporazioaren laguntzarekin.

Jardunaldi hau Open Room barruan sartzen da, Repsol Fundazioa, energiaren alorreko ezagutza eta dibulgaziorako gune digitala, aditu eta ospe handiko enpresen eskutik, arlo publiko, pribatu, akademiko eta sozialekoak.

Jardunaldia Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Repsol Fundazioko lehendakariorde Antonio Calçadak inauguratu zuten, eta amaiera, Alba Emission Free Energyko kontseilari delegatu Aitor Arzuagak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolak eta MONDRAGON Korporazioko presidente Iñigo Ucinek eman zioten.

Jardunaldiko bi hitzaldiak Ander Goikoetxea Aranak, Mondragon Unibertsitateko energia metaketaren arloko irakasle ikertzaileak, eta Natalia Díaz de Arcayak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) sorkuntza banatuaren eta eskariaren kudeaketaren arloko arduradunak eman zituzten, energia-komunitatearen ereduak eta horri buruzko araudia azalduz.

Jarraian, mahai-inguru bat antolatu zen, Carlos García Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak moderatu zuena, eta bertan, Juan L. diego Casals Edinor S.A.ko kontseilari delegatuak, Carlos Beracierto Ekiluz Promoción S.L.ko negozio-garapeneko zuzendariak, María Ubarretxena Arrasateko alkateak, Cristina Castillo Gipuzkoako Gurutze Gorriko koordinatzaileak eta Iñaki Peña Laboral Kutxako enpresen sare espezialistako zuzendariak parte hartu zuten.