Erislandy Mozo Bigñotte ikasleak SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen, ‘Nazioarteko Doktore’ aipamenarekin

Atzealdea

Erislandy Mozo Bigñotte ikasleak SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen, ‘Nazioarteko Doktore’ aipamenarekin

TESIA

Erislandy Mozo Bigñotte ikasleak SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen, ‘Nazioarteko Doktore’ aipamenarekin

2022·04·11

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Evaluation and enhancement of IEEE 802.11 amendments for the connected train"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Ramiro Sámano Robles (Instituto Politécnico do Porto)
  • Bokala: Jorge Portilla Berrueco (Universidad Politécnica de Madrid)
  • Bokala: Iker Sobrón Polancos (EHU/UPV)
  • Bokala: Igor López Orbe (CAF)
  • Idazkaria: Aitor Lizeaga Goikoetxea (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

"Vehicle-to-Everything" (V2X) komunikazioa haririk gabeko teknologia bat da, ibilgailu baten eta bere inguruaren artean datuak trukatzeko aukera ematen duena, estandarizatua eta industrian eta akademian ospe handia duena. Trenbide-jabarian, haririk gabeko komunikazioak seinaleztapenerako erabiltzea berria ez bada ere, gaur egun ikerketapean dago V2X teknologia erabiltzea trafiko-segurtasunerako, egungo komunikazio sistemek ez baitituzte zerbitzu horien eskakizunak betetzen. Horrela, garraiobide honen segurtasuna, fidagarritasuna eta errendimendua handitzeko aukera ematen dute.

Tesi hau 802.11p/bd zuzenketetan oinarritzen da, non hauen errendimendua ebaluatzen den "Train-to-Infrastructure" (T2I) eta "Train-to-Train" (T2T) komunikazioak bermatzeko. Horrek, trafiko-segurtasunarekin lotutako zerbitzuak eta trenbidean automozio-maila desberdinak ezartzea ahalbidetuko du. Horrez gain, "Comb-type Pilot-based Channel Estimation" (CPCE) metodoaren egokitzapen bat proposatzen da 802.11bd-arekin kanalaren jarraipena egiteko eta Doppler altuko egoeretan bere errendimendua hobetzeko. Halaber, "Midamble-based Channel Estimation" (MCE) metodoarekin alderatzen da.

802.11bd errendimendua trenbidean ebaluatzeko, ezinbestekoa da trenbide-inguruneetako hedapen ezaugarriak dituzten kanal dedikatuen modeloak kontuan hartzea, bai simulaziorako eta baita testeatzeko. T2I-aren hedapena simulatzeko, Winner II kanal eredu parametrizatu bat erabili da. T2Trako, berriz, ez da kanalaren modelorik aurkitu. Horregatik, Aeronautika eta Espazioko Alemaniako Ikerketa Zentroarekin (DLR) batera, sei "Tapped Delay Line" (TDL) modelo proposatu dira T2T komunikazioen neurketa kanpainanetan oinarrituta. Modelo hauek eta neurtutako hedapen parametroak erabili dira 802.11p/bd simulazio esparru batean protokoloaren errendimendua frogatzeko.

Lortutako emaitzek, proposatutako TDL modeloen eta neurketen arteko antzekotasuna balioztatu dute. Modelo hauek, CPCE-k MCE-k baino errendimendu hobeagoa duela baieztatu dute. Gainera, lortutako emaitzek 802.11bd-ak trenbide inguruneetako V2X komunikazio fidagarriak mantentzeko gai direla adierazi dute.