Aste Santuan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat

Atzealdea

Aste Santuan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat

KANPAMENTU TEKNOLOGIKOA

Aste Santuan robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoa eskainiko da haur eta gaztetxoentzat

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Arizmendi Ikastolak eta CampTecnologicok antolatzen dituzte urtero elkarlanean tailer teknologiko hauek

2022·03·21

$titulo.getData()


Pazko astean urtero bezala Robotika eta Programazioari buruzko Kanpamentu Teknologikoa eskainiko da Mondragon Unibertsitateak Garaian duen egoitzan. Kanpamentua apirilaren 19tik 22ra bitartean izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, eta 6-14 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta. 

Tailer hauen helburu nagusia etxeko txikienei teknologia era dibertigarri batean aurkeztea da euren interesa piztu eta hurbilagotik ezagutu dezaten. Aukera bikaina izango da era praktiko batean ikasteko, izan ere, maketak eraiki, robotak muntatu, programatu  eta berriro ere desmuntatuz haurrek ondo pasatzeaz gain ikasi ere egingo dutelako. 

Tailer egokiak adin bakoitzerako

Txikienentzat Robot Inventor Lab: Fiesta Animal tailerra eskainiko dugu Lego Wedorekin eta animalia robotikoak eraikiko dituzte, hala nola zaldiak, jirafak, igelak, pelikanoak, eskorpioiak, etab. Koduren bidez, jokoa programatzen ikasiko dute, eta helburua ardi-motorrak gune batean sartzea izango da.

LH4 – DBH4 ikastaroetan ari direnentzat 3D Inprimaketa eta Elektronika tailerra eskaintzen dugu. 3Dko diseinuaren lehen urratsak eta eredu digitalak plastikozko pieza bihurtzeko beharrezkoak diren prozesuak ikusiko dituzte. Teknologia berritzaile honen hainbat alderdiren garrantzia ezagutuko dituzte, hala nola tenperaturarena, lehenengo geruzaren atxikipena, plastikozko filamentuaren bultzada etab.

Informazio gehiago