Imanol Eguren Alustiza ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' aipamenarekin '

Atzealdea

Imanol Eguren Alustiza ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' aipamenarekin '

TESIA

Imanol Eguren Alustiza ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' aipamenarekin '

2022·03·15

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: New Linear Motors for Urban-Space Adapted Mobility Solutions

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Pere Andrada Gascón (Universidad Politécnica de Cataluña)
  • Bokala: David Díaz Reigosa (Universidad de Oviedo)
  • Bokala: Miguel Martínez-Iturralde Maiza (CEIT, Universidad de Navarra)
  • Bokala: Ana Julia Escalada Aguado (Orona Elevation Innovation Center (EIC))
  • Idazkaria: Javier Poza Lobo (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Makina elektriko linealekiko interesa asko igo da azken hamarkadetan, gero eta eragingailu efiziente, konpaktu, eta fidagarriagoen bilaketak bultzatuta. Gainera, iman iraunkorreko kostu baxuko makina topologia berri batzuen gorakadarekin, gailu hauen inguruko ikerketak eztanda egin du.

Azken garapenei esker, egun posible da errendimendu handiko makina linealak lortzea, zeinek paradigma berri bat ekar dezaketen garraio edo kontsumo elektronika bezalako industrietara. Tesi hau garraio sistema urbanoetarako bideratutako makina linealen diseinu eta optimizazioan zentratzen da.

Lehenik, literaturaren berrikuspena egiten da, non makina linealei buruzko azken aurrerapenak deskribatzen diren. Gero hautagaien ezaugarriak aldaratzen dira, eta tesian zehar aztertuko den teknologia hautatzen da. Makina oso optimizatuak lortzeko azkenaldian erabiltzen diren diseinu eta optimizazio tresnak ere biltzen dira literaturaren berrikuspenean.

Ondoren, tresna analitiko batzuk aurkezten dira hautatutako makina linealaren diseinu elektromagnetiko eta termikorako, eta hainbat diseinu aukera garatzen dira, makinaren errendimendua optimizatzeko.

Tesia ate irekigailu automatiko batentzako errendimendu altuko makina lineal baten diseinuarekin amaitzen da. Makina hau prototipatu ere egiten da, eta simulaketen emaitzak esperimentalki frogatzen dira.