Asier Iglesias Sanchez ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Asier Iglesias Sanchez ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Asier Iglesias Sanchez ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen

2022·04·11

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Methodology for assessing the in-service behavior of glass plates considering the effect of residual stresses."

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Eugenio Giner Maravilla (Universidad Politécnica de Valencia)
  • Bokala: Antti Aronen (Glaston Finland)
  • Bokala: Miguel Muñiz Calvente (Universidad de Oviedo)
  • Bokala: Joanes Berasategi Arostegi (Mondragon Unibertsitatea)
  • Idazkaria: Iñigo Llavori Osa (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Gainazalaren kalitateak eta beiraren tentsio-egoerak eragin zuzena dute bere portaera estrukturalean. Fabrikazio edo ondorengo manipulazio prozesuen zehar beiraren gainazalean gertatzen diren kontaktu ugariek pitzadura mikroskopikoak sor ditzakete. Pitzadura horiek irekitzeak edo hedatzeak beiraren erresistentzia murrizten du. Hori dela eta, beira material estruktural gisa erabili ahal izateko, sarritan tenple izeneko tratamendu termikoa aplikatzen zaio. Hala eta guztiz ere, tenple teknikek bero transferentzia ez uniformeak eragiten dituzte. Horren ondorioz, portaera estrukturalean eragin zuzena duten hondar-tentsio ez uniformeak sortzen dira. Horrez gain, behin beira erabiltzeko prest dagoenean, bere frakturako portaerak dispertsio handia erakusten du neurtutako indar balioen artean. Horrek kanpaina esperimental handiak ezinbestekoak izatea eragiten du, batez ere hondar-tentsio ez uniformeak kontutan hartu behar badira. Gauzak horrela, tesi honetan tenplaketan sortutako hondar-tentsioak kontuan hartuz, makurdura kargen eraginpean dauden beirazko plaken portaera estrukturala aurreikusteko metodologia numeriko bat aurkezten da.

Tenpleko hozketa ez uniformeak hondar-tentsioetan duten eragina kontsideratzeko, Fluido-Estruktura Interakzioan (FSI ingelesezko siglen arabera) oinarritzen den modelizazioa proposatzen da. Gauzak horrela, tratamendu termikoen zehar gertatzen diren fluxu fenomeno lokalak hondar-tentsioen sorreran eragin handia dutela erakutsi da. Aldi berean, kalkuluen kostu konputazionala murrizteko teknikak proposatzen dira. Horretarako, radiazio bolumetrikoaren eta beiraren portaera biskoelastikoaren eragina aztertzen da. Lortutako aurkikuntzek hasiera baten proposatutako prozeduraren kostu konputazionalarekiko \%87-ko murrizketa bat suposatu dute. Azkenik, lortutako emaitzak, bai laborategiko emaitza esperimentalekin, bai bibliografian oinarritutako kasu industrial batekin bat datozela egiaztatu da.

Bestalde, beirazko pieza estrukturalen hutsegitea aurreikusteko modelo estatistiko-numeriko bat aurkezten da. Horretarako, Modelo Lokal Orokortuan (GLM ingelesezko siglen arabera) oinarritutako ebaluazio estatistikoa egin da. Beirazko plaka estrukturaletan eragiten duten karga nagusienak haizea, elurra edo oinezkoen pisuaren ondorioz sortutakoak dira. Hori dela eta, makurdura kargen eraginpean dauden eta tentsio egoera ezberdinak aurkezten duten plakak aztertu dira. Egindako analisitik, behaketarik harrigarriena izan da suberatutako eta tenplatutako plaken hutsegite-funtzioen transferigarritasuna frogatzea. Aldi berean, egindako kanpaina esperimentalaren ebaluazio bateratuak PFCDF (ingelesetik \textit{Primary Failure Cumulative Damage Function}) orokor bat kalkulatzea ahalbidetu du, beiraren haustura portaeraren aurreikustea fidagarriagoa eginez. Orokorrean, \%10-eko bataz besteko diferentzia erlatiboa lortu da aurreikusitako emaitzaren eta datu esperimentalen artean. Azkenik, bereziki aipagarria izan da emaitza esperimentalen dispertsio banda. Hau ikusita, funtsezkoa kontsideratu da ebaluazio estatistikoa gauzatzea beirazko pieza estrukturalak diseinatzeko edo aztertzeko.