Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak diplomak eman dizkie 2021eko 573 egresatuei

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak diplomak eman dizkie 2021eko 573 egresatuei

EKITALDIA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak diplomak eman dizkie 2021eko 573 egresatuei

Ekitaldian Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak eta Leire Muguerza, MONDRAGONeko Kongresuko Lehendakariak parte hartu zuten, besteak beste

2022·05·10

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ekitaldi bat antolatu zuen Donostiako Kursaalen 2021eko egresatuei diplomak emateko. Guztira 573 lagunek jaso zuten diploma: 397 gradukoak, 158 masterrekoak eta 18 doktorego programakoak. Kursaal Auditorioan diplomadunen senitartekoak ez ezik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak campusak dituen herrietako alkateak ere bertaratu ziren (Arrasate, Ordizia eta Hernaniko alkateak) eta nosla ez, unibertsitateko ordezkaria eta irakasleak ere bai.

Ekitaldian hainbat ordezkariak hartu zuten hitza, hala nola Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Carlos García Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak, Nekane Errasti Eskolako koordinatzaile akademikoak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. Horrez gain, hitzaldi bat eskaini zuen Leire Muguerzak, urtarrilaz geroztik MONDRAGONen Kongresuko lehendakaria denak. Muguerzak Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatea eta Korporazioko kargu horretan dagoen lehen emakumea da.

Ekitaldian lehen aldiz jaso zuten diploma azken urteetan martxan jarritako master berrietako lehen promozioek, hala nola Robotikako eta Kontrol Sistemetako Masterrekoak eta Datuen Analisiko, Zibersegurtasuneko eta Hodei Konputazioko Masterrekoak, hain zuzen.

Ekitaldiko argazkiak hemen ikusgai