Berriak
KONGRESUA Mondragon Goi Eskola Politeknikoak materialen eraldaketaren inguruko kongresua antolatu du 2019·05·02
Kongresua Gasteizen egingo da maiatzaren 8tik 10era bitartean, eta 250 zientzia-lan baino gehiago aurkeztuko dituzte 34 herrialdetatik etorritako materialen eraldaketaren esparruko munduko 300 adituek.
PROIEKTU EUROPARRA Mondragon Goi Eskola Politeknikoak industriaren digitalizazioaren arloko Europako proiekturik handienean parte hartuko du 2019·04·16
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartuko du industriarentzako automatizazio eta digitalizazio irtenbideak bilatzeko Europako proiekturik handienean; proiektua Luleå University of Technology Unibertsitateak koordinatzen du. Arrowhead Tools deritzon proiektuak 91 milioi euroko aurrekontua eta 81 parte-hartzaile ditu, Volvo, Bosch eta Philips, Europako enpresa handienetariko batzuk, besteak beste.
HITZALDIA Kiro Grifols enpresako ordezkaritza batek hitzaldia eskaini die Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleei 2019·04·15
Kiro Grifols espezializatuta dago ingurune biosanitarioetarako sistema automatizatuen diseinuan eta garapenean.
HITZALDIA Tumaker enpresak hitzaldi bat eskaini zion Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei 2019·04·11
Aitziber Eizagirre, enpresako arduradun komertzialak, merkatuaren joerari buruz hitz egin zuen Fabrikazio Gehigarriko masterreko ikasleekin.
PROIEKTU EUROPARRA Goi Eskola Politeknikoko ordezkaritza bat Bartzelonara joan zen HIFI-ELEMENTS proiektu europarraren jarraipenerako bilera batean parte hartzeko 2019·04·05
Martxoaren 22an egin zen jarraipenerako bilera, IDIADA enpresak antolatuta.
BISITA Lanbide heziketako bi erakunde katalan egon dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatzen, eskolaren irakaskuntza eredua ezagutzeko 2019·04·04
Proiektutan oinarrituta duen irakaskuntza eredu praktikoa eta enpresekiko duen hurbiltasuna dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren bi elementu bereizgarriak, eta elementu horiek dira Kataluniatik etorritako ordezkariek lehen eskutik ezagutu ahal izan dituztenak.
KONGRESUA Industria Ingeniaritza Masterreko bi ikaslek parte hartuko dute Congress on Numerical Methods in Engineering izeneko kongresuan 2019·04·01
Masterreko irakasleek materialen konformazioarekin lotura duen lanik hoberena aukeratu dute eta kongresura joateko aukera emanda saritu dute lana.
HITZALDIA ITP Aero enpresak formakuntza saio bat eskaini die Energiako graduko ikasleei 2019·04·01
Gas turbinak eta hegazkinen motorren inguruko formakuntza saioa eskaini du ITP Aero enpresak.
LEHIAKETA Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan hartu dute parte 2019·03·29
Donostian izandako lehiaketak Surfaren industriaren garapena eta komertzializazioa bultzatzea du helburu nagusitzat.
IKASTAROA Argitalpen teknikoen arduradunei zuzendutako Komunikazio Teknikoko lehen ikastaroa antolatu du Mondragon Unibertsitateak 2019·03·28
Argitalpen teknikoak – besteak beste, jarraibide liburuak, erabilera eta mantentze oharrak, software aplikazio jarraibideak, ordezko piezen katalogoa - beharrezkoak dira sektore askotan, baina oso erakunde gutxi dira argitalpen horien komunikazio eraginkorraren garrantziaz jabetuta daudenak.
JARDUNALDIA Goi Eskola Politeknikoko ikasleek arrakastaz parte hartu dute 24h Innovation ekimenean 2019·03·28
Ekimenak TransferINN proiektu europarraren babesa eduki zuen, hau da, mugaz gaindiko gunean berrikuntza sustatu eta horren bidez gune horretako eskualdeak EBko eskualderik aurreratuenetara hurbiltzen laguntzeko erronkari erantzutea helburu duen proiektuarena, Goi Eskola Politeknikoa bertako kidea baita.
DIPLOMA BANAKETA Mondragon Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak banatu ditu 2019·03·22
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak diplomak banatu dizkie 2017-18 ikasturtean ikasketak burutu zituzten 363 egresaturi: 235 graduatuk, 116 master-tituldunek, eta 13 doktorek jaso dute, guztira.
JARDUNALDIA Goi Eskola Politeknikoak robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoaren zortzigarren edizioa antolatu du 2019·03·22
CampTecnologico eta Arizmendi Ikastolarekin batera antolatutako jardunaldiak apirilaren 23tik 26ra bitartean izango dira Mondragon Unibertsitateak Garaian duen egoitzan.
ZAINTZEKO HUB ZAINTZEKO Hub: Arreta eta zaintzarako kontzeptu teknologiko berrien aurkezpena 2019·03·21
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Urola Garapen Agentzia eta Gipuzkoafo Foru Aldundiak ZAINTZEKO Hub proiektua aurkeztuko dute Urretxun martxoaren 28an.
HITZALDIA Zelula amek medikuntza birsortzailean duten zeregina aztertzen ari dira Goi Eskola Politeknikoan 2019·03·20
Maria del Mar Vivanco CIC Bioguneko ikertzailea da, eta Teknologia Biomedikoetako Masterra egiten ari diren ikasleei laguntzen die zelula, ehun eta organoen birsorkuntzan dauden aurrerapenak ikertzen.
LANKIDETZA Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factory enpresak lankidetza-hitzarmena egin dute segurtasun digitalaren eremuan 2019·03·15
Bi erakundeek batera egingo dute lan ikerkuntzako eta ezagutza transferitzeko proiektuetan, etengabeko prestakuntzan eta talentua erakartzeko egitasmoetan; eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza sustatuko dute.
PBLDAY “Solución para el cultivo celular en la membrana de la cornea” proiektuak irabazi du IV. PBLday ekitaldia 2019·03·12
PBLDAYaren IV. edizioan lehiatu diren Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bederatzi ingeniaritzetako 25 proiektu onenen erakusketa egin da gaur Orona Ideo Campusean.
ZIURTAGIRIA Lean Kanban University-ko ziurtagiria duen erakunde bihurtu da Goi Eskola Politeknikoa 2019·03·11
Goi Eskola Politeknikoa izan da Kanban metodologiaren munduko erreferente unibertsitario dela aitortzen dion ziurtagiria lortu duen lehen unibertsitatea.
Martxoaren 8a Mondragon Unibertsitateak martxoaren 8an, "Planto bai, geldi ez" 2019·03·07
Mondragon Unibertsitateak bere egiten ditu mugimendu feministak salatzen dituen arazo guztiak eta Unibertsitateko kolektiboa animatzen du salaketarekin bat egin eta aktiboki lan egitera; bakoitzak dagokion rolean eta ahal duen neurrian eta dituen arduretatik irtenbideak bilatzeko.
ORIENTAZIO HAMABOSTALDIA NiZuGu Mugituz, orientazio hamabostaldia 2019·03·07
Otsailaren 25etik martxoaren 8ra Goi Eskola Politeknikoak unibertsitateko ikasle eta langileei zuzendutako balio eta printzipioen hausnarketara bideratutako hamabostaldia antolatu du.
KONGRESUA SUM Bilbao 19 kongresuan parte hartu zuen Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako lantaldeak 2019·03·01
Berrikuntzako teknologien gaineko hitzaldietan egon zen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerketa taldeko ekipo bat.
HITZALDIA HPren hitzaldi bat Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterrean 2019·03·01
HPko Aplikazio ingeniari Bruno Romerok klase bat eman du “HP MJFrekin Fabrikazio Gehigarrirako Diseinatzen" ikasteko. Saioan hainbat gai azaldu eta eztabaidatu dira, hala nola Multi Jet Fusionen printzipioak (MJF), HP MJF teknologiaren mugak, eta diseinua fabrikazio gehigarria eta berak industrian dituen aplikazioak azeleratzeko bide gisa.
Saria Mondragon Unibertsitateak jaso du saria Teknopolisen eskutik. 2019·02·25
Teknopolis saioak 20 urte bete ditu eta babesle eta parte-hartzaileak bildu ditu ospakizunean.
PROIEKTUA Bukatu da pertsonen zaintza eta arreta berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik lantzen dituen ZAINTZEKO-I proiektuaren pilotajea 2019·02·13
ZAINTZEKO-I proiektuaren pilotajea amaituta, 2 hilabetean garatu duten seihilekoko proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitatearen Produktuen eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek.
MINTEGIA Operazioen Kudeaketan adituak diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bi kide irakasle izan ziren Sevillako Unibertsitateak antolatutako mintegi batean eta euren esperientziak partekatu zituzten 2019·02·08
Ingeniaritzako Operazioen Kudeaketan izandako Irakaskuntza Esperientzien II. edizioa egin da, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak antolatuta, eta ekoizpen prozesuekin, eragiketen zuzendaritzarako tresnekin, metodo kuantitatiboekin edo horiekin lotura duten teknologiekin zerikusia duten ikasgaiak ematen dituzten hainbat Ingeniaritza Eskolatako irakasle batzuek parte hartu dute bertan.
ATE IREKIAK Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako Heziketa Zikloen ate irekiak egin dira Debagoienako enpresentzat 2019·02·06
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloen hezkuntza ereduan funtsezko giltzarria da enpresekiko lankidetza. Elkarlan hau agerian geratu da otsailaren 6an egin zen ate irekien jardunaldian.
ELKARLANA Arizmendi Ikastolako Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak Erdi mailako zikloko ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatu dute 2019·02·06
Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendik elkarlanean jardute dute zenbait hezkuntza jarduera eta ekimenetan. Oraingo honetan Informatikako Heziketa Zikloaren inguruan indarrak batu ditu.
LEARNING JOURNEYS Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleak Madrilera joan dira sektoreko azken berrikuntzak ezagutzera 2019·02·01
Madrileko Unibertsitate Europarreko Ospitale Simulatua, Madrileko Unibertsitate Politeknikoa eta Medtronic enpresa izan dira hirian egon diren bitartean bisitatu dituzten lekuak.
PROGRAMA Mondragon Unibertsitateak POCTEFA programa abian jarri du Conectartecon zentroarekin batera 2019·02·01
Conectartecon Zaldien bitartez Lagundutako Autolidergoaren garapenerako Berrikuntza eta Prestakuntzako Zentroa da, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera berrikuntza proiektuak sortzea eta garatzea du helburu.
PROIEKTUA DRIVES proiektu europarra automobilgintzaren sektorerako ERASMUS+ Blueprint Sector Skill Alliance bat da, eta lehen urtea bete du abiatu zenetik 2019·01·31
DRIVES partzuergo europarreko 24 kideetako bat da Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, eta bere xedea da Blueprinten helburuak inplementatzea Automobilgintzaren Sektorearen Ahalmenen aldeko Aliantza bat ezarriz. 2018aren hasieran ekin zitzaion proiektuari; horregatik, kideek erabaki dute berriro elkartzea eta ekimena zein puntutan dagoen baloratzea.