Goi Eskola Politeknikoko ikasleek arrakastaz parte hartu dute 24h Innovation ekimenean

Atzera

Goi Eskola Politeknikoko ikasleek arrakastaz parte hartu dute 24h Innovation ekimenean

JARDUNALDIA

Goi Eskola Politeknikoko ikasleek arrakastaz parte hartu dute 24h Innovation ekimenean

Ekimenak TransferINN proiektu europarraren babesa eduki zuen, hau da, mugaz gaindiko gunean berrikuntza sustatu eta horren bidez gune horretako eskualdeak EBko eskualderik aurreratuenetara hurbiltzen laguntzeko erronkari erantzutea helburu duen proiektuarena, Goi Eskola Politeknikoa bertako kidea baita.

2019·03·28

$titulo.getData()


ESTIA unibertsitateak antolatu zuen lehen aldiz 24H Innovation ekitaldia, zeina martxoaren 15ean eta 16an egin baitzen Bidasoan, zehazki Irungo FICOBA gunean. Ekitaldiak TransferINN proiektu europarraren babesa eduki zuen, Goi Eskola Politeknikoa proiektuko kidea baita. 

Jardunaldi horretan lurraldearen alde bietako ikasleak eta enpresak bildu ziren, eginkizun  honekin: enpresak ikasleei aurkeztu dizkien Fabrikazio Aurreratuari buruzko erronkei irtenbidea aurkitzeko dinamikak gauzatzea. Helburua: 24 ordutan irtenbideak aurkitzea.

Horrekin antolatzaileek honako hauek lortu nahi dituzte:

  • “Fabrikazio aurreratua” arloan adituak diren mugaz bestaldeko aktoreak (unibertsitateak, teknologia guneak, teknologian ezagutzak dituzten adituak edo enpresak) biltzea eta bilatzea.
  • “Etorkizuneko industrian” interesatuta dauden enpresak (4.0 industrian garatzen hari diren enpresak edo berrikuntzak egin eta beraien ekintzetan aurreratutako prozesu horietako batzuk ezarri nahi dituzten “ohiko” enpresak) biltzea eta aurkitzea.
  • Nueva Aquitania-Euskadi, Nafarroa eta Frantzia-Espainia-Andorra mugaz bestaldeko inguruko erakunde ugarien artean berrikuntza, transferentzia edo lankidetza berrien proiektuak gauzatzea.

24H Innovation ekitaldian 500 bat partaide egon ziren, tartean Goi Eskola Politeknikoko hauek: Kerman Etxeberria eta Natalia Beltran, Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterrekoak; Irati Amenabar, Laura Telleria, Ariane Atxa, Usue Monge, Marta Melendez, Leire Perez, Nerea Molano, Euken Ercilla, Mario Belloso, Aitor Gonzalez eta Unai Pujana, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko hirugarren kurtsokoak; eta Ainitze Gereka, Teknologia Biomedikoko Masterrekoa. 

Enpresetara bideratutako proiektuak

24H Innovation-en parte hartu zuten ikasleak 7 edo 8 kidek osatutako taldetan antolatu ahal izan ziren, eta enpresetara bideratutako proiektu eta erronka profesionalak garatu. Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean, azpimarratzekoa da Kerman Etxeberriak 4. saria eskuratu zuela “Animar a los jóvenes a reciclar más y mejor” izeneko lanagatik, Natalia Beltranek WAMeko prozesua hobetzeko erronka bat prestatu zuela, eta  Ainitze Gerekak elektrizitatea  etxeetara iristea ahalbidetzeko zutoin elektrikoak kokatzeko ideia landu zuela, zeina Enedis enpresarako erronka bat baitzen. 

Horrez gain, Industriako Diseinu Graduko ikasleak lau taldetan banatu ziren; lehen taldean, FLOOT izenekoan, edozein materialaren azpian jarrita ukimenezko sentsore gisa jarduten duen teknologia bati lurrean funtzio bat emateko modua ikertu zuen, mugikortasun urria duten pertsonengan pentsatuta. Bigarren taldean, TRI-ADVISER izenekoan, birziklapenerako sistema bat landu zen gazte frantziarrak motibatzeko; eta hirugarren taldean, OUR BIKE izenekoan, bizikleta pertsonalizatuak garatzeko aplikazio bat landu zuten erabiltzailearen datu baseetan oinarrituta. Eta bukatzeko, laugarren taldeak, SURFTY izenekoak, autoko giltzak gordetzeko segurtasun kutxa bat landu zuen Decathlonentzat.