Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza
Titulazio Ofiziala
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Mondragon/Arrasate
Plazak
70 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF katalogoa
“Munduak pertsonen bizitza hobetuko duten produktu eta zerbitzu berritzaileak behar ditu. Zeuk sor ditzakezu”.
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzaren eginkizuna inguratzen gaituzten produktuei forma ematean eta pertsonen eguneroko bizitza erraztean datza. Sormena erabiliz, era berritzailean eta ingurumena errespetatuz, telefono mugikorrak, ontziak, kontsumoko produktuak, industriako makinak eta abar diseinatu eta garatuko dituzu.
Enpresa-berrikuntzari hertsiki lotutako jarduera da, produktu-proposamen berriak planteatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko den pertsona izango baitzara.
Graduatu ondoren, aditua izango zara sorkuntza-prozesuetan eta produktuen fabrikazioan, diseinuan, garapenean eta merkaturatzean. Jarduera horiei lotutako hainbat eratako departamentuetan lan egin ahal izango duzu enpresetan eta askotariko sektoreetan, hala nola automozioan, kontsumo-ondasunetan, makina-erremintan eta marketinean.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Azpimarratu beharrekoak
Prestakuntza DUALA. Praktikak 2. mailatik aurrera, eta Gradu Bukaerako Lana enpresa batean.
Atzerrian egonaldi bat egiteko aukera 4. mailan.
Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ), hots, Euskadiko industria-diseinuko lehen berrikuntza-zentroak babestutako Gradua.
Askotariko ezagutzak diseinuan, sormenean, erabilgarritasunean, berrikuntzan, produktuen garapenean eta 3D modelaketan.
PROIEKTUAK Gure ikasleen proiektuak
TALENTUA Gure ikasleek maila oso altua erakusten dute nazioartean
AKREDITAZIOA EUR-ACE® zigilua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduarentzat
Graduko irakasgaiak
- Diseinuaren metodologia
- Fabrikazio-prozesuak
- Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
- Adierazpen artistikoa
- Erabilgarritasuna
- Ingurumen-alderdiak
- Marketina eta komunikazioa
- Ordenagailuz lagundutako diseinua
- Diseinu-proiektuen kudeaketa
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzaren lan irteerak
Bankaren, automozioaren, aeronautikaren, elikagaien industriaren edo fabrikazioaren sektoreetako enpresetan lan egin ahal izango duzu, eta, besteak beste, honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:
- Produktu-garapeneko arduraduna.
- Berrikuntza Departamentuko arduraduna
- Marketin eta komunikazioko arduraduna.
- Industria-diseinuko kabinete batean.
- Zure enpresa edo startup propioan.