Lan Irteerak

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF katalogoa

Lan-irteerak

“Industria-enpresetan berrikuntza bultzatzeko lan egingo duzu”

Graduatu ondoren, enpresen berrikuntza bultzatuko duten proiektuetan lan egin ahal izango duzu, zeu arduratuko baitzara produktua hobetzeko eta enpresaren lehiakortasuna sustatzeko proposamen berriak planteatzeaz.

Izan ere, diseinuko profesional gisa lan egin ahal izango duzu.

Lanbide-profilak

PRODUKTU-GARAPENEKO DEPARTAMENTUA

Zure enpresari produktuak hobetzen lagunduko diozu hainbat alderditan (hala nola efizientzian, erabilgarritasunean, ergonomian, segurtasunean eta jasangarritasunean).

BERRIKUNTZA-DEPARTAMENTUA

Kalitate bikaineko, erabilera errazeko eta produktibitate handiko produktu eta konponbide berrien ikerketan eta garapenean parte hartuko duzu.

MARKETIN- ETA KOMUNIKAZIO-DEPARTAMENTUA

Erabiltzaileak kontuan hartzea, produktuak haien gustukoak izan daitezen eta merkatuan barneratze handia lor dezaten.

 

INDUSTRIA-DISEINUKO KABINETEA

Beren produktu eta zerbitzuen diseinua hobetu edo berritu behar duten beste enpresa batzuei zerbitzuak emango dizkiezu.

ZURE ENPRESA EDO STARTUP PROPIOA

Ikasitako guztiak zure enpresa edo startup propioa sortzea eta zure ezagutzak zeure produktuak garatzean aplikatzea ahalbidetuko dizu.

 

Sektoreak

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Graduak enpresari eta merkatuari balio erantsia emango dioten produktu, kontzeptu eta konponbide berriak sortzeko prestatuko zaitu. Hortaz, hainbat lanbide-irteera eskainiko dizkizu hainbat sektoretan.

AUTOMOBILISMOA

Gidatzea erraztuko duten eta era seguru eta eraginkorragoan gidatzen lagunduko duten automobil-modelo eta osagarri berriak kontzeptualizatzeaz arduratuko zara.

KONTSUMO-PRODUKTUAK / SEKTORE BIOSANITARIOA

Sektore biosanitariorako kontsumo-produktuen kontzeptualizazioan eta diseinuan parte hartuko duzu, eta pertsonak eta produktuaren erabilgarritasuna diseinuaren ardatz bihurtuko dituzu.

HIRI-ALTZARIAK

Hiri-espazioen erabilgarritasunera eta haien aprobetxamenduaren hobekuntzara bideratutako hiri-altzariak diseinatzen eta garatzen lagunduko duzu.

 

MAKINA-ERREMINTA

Erabilgarritasuna hobetuko duten makina-erremintarako sistema eta osagai berriak garatzen parte hartuko duzu.

I+G+B-KO DEPARTAMENTUAK

Produktu hobeak garatzeko konponbideen ekarpena egingo diozu industriari.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara