DRIVES proiektu europarra automobilgintzaren sektorerako ERASMUS+ Blueprint Sector Skill Alliance bat da, eta lehen urtea bete du abiatu zenetik

Atzealdea

DRIVES proiektu europarra automobilgintzaren sektorerako ERASMUS+ Blueprint Sector Skill Alliance bat da, eta lehen urtea bete du abiatu zenetik

PROIEKTUA

DRIVES proiektu europarra automobilgintzaren sektorerako ERASMUS+ Blueprint Sector Skill Alliance bat da, eta lehen urtea bete du abiatu zenetik

DRIVES partzuergo europarreko 24 kideetako bat da Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, eta bere xedea da Blueprinten helburuak inplementatzea Automobilgintzaren Sektorearen Ahalmenen aldeko Aliantza bat ezarriz. 2018aren hasieran ekin zitzaion proiektuari; horregatik, kideek erabaki dute berriro elkartzea eta ekimena zein puntutan dagoen baloratzea.

2019·01·31

$titulo.getData()


Bilerak 2 egunetan egin ziren Lomazzon (Italia), ComoNExT1 Innovation Hub-ek antolatuta. Lan pakete bakoitzak 2018an izandako lorpenak aurkeztu zituen, eta aldi berean hurrengo urteetarako lan ildoak identifikatu ziren, automobilgintzaren sektorearen etorkizuneko premiak analizatzeko. Aipatzekoa da Europako Batzordearen DG GROW erakundearen hainbat ordezkari ere egon zirela bilera horietan.

Egindako lehen urtean, proiektuak automobilgintzaren sektoreko 400 bat erakunderen arreta erakartzea lortu du, eta erakunde horiek ere egon ziren bertan. Gainera, partzuergoak 20 profil profesional baino gehiago identifikatu ditu, eta unibertsitateak eta lanbide heziketako eskolak horiek prestatzeko tresnak lantzen ari dira etorkizunean proba pilotuak egiteko.

Bileretan aukera egon zen ahalmenen transferentziez, ikaskuntzaren merkatuaz eta proiektuaren emaitzen iraunkortasunaz eztabaidatzeko. Lehen emaitzen erakusten digutenez, Partzuergoak proiektuaren dinamika desafiatzaileei aurre egin behar die, abian jartzeko lanen arrakasta bermatzeko neurri guztietan zentratuta: epe luzerako soluzioen esparru iraunkorra edukitzea, non automobilgintzaren sektorearen ingurune aldakorra ageriko den. 

2018ko urtarrilean DRIVES proiektua abian jarri zenetik partzuergoaren hainbat ordezkarik proiektuaren xedea zabaldu dute hainbat ekitalditan. 2018ko azaroan, EASME erakundeak (Executive Agency for Small and Medium-sized Enterprises) antolatutako mintegira joan ziren eta esperientziak partekatu zituzten, eta inpaktua elkarteetatik haratago maximizatu ahal izan zuten. DG Moveren jardunaldi batean ere egon ziren.

DRIVES funtsezko pieza da GEAR 2030 txostenaren gomendioak betetzeko. DRIVEk garatzen duen estrategia bakarra da, eta funtsezkoa izango da automobilgintzaren sektorearen etorkizunerako.