SUM Bilbao 19 kongresuan parte hartu zuen Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako lantaldeak

Atzealdea

SUM Bilbao 19 kongresuan parte hartu zuen Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako lantaldeak

KONGRESUA

SUM Bilbao 19 kongresuan parte hartu zuen Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako lantaldeak

Berrikuntzako teknologien gaineko hitzaldietan egon zen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerketa taldeko ekipo bat.

2019·03·01

$titulo.getData()


Otsailaren 20an eta 21ean, hiri mugikortasun iraunkorrean inplikatutako hainbat eragile elkartu ziren Sum Bilbao 19 kongresuan, eta Mondragon Unibertsitateko Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako lantaldea izan zen horietako bat. Goi Eskola Politeknikotik kongresura joan zirenak bereziki aktibo agertu ziren teknologia eta berrikuntzari buruzko hitzaldietan, non erreferentziako agenteekin izandako esperientziak ezagutarazi zituzten, esaterako Irizarrekin (Autobus elektrikoen fabrikatzailea) edo Kapschekin (teknologiaren hornitzailea) izandakoak. Kongresuan parte hartu zuen ekipoak azpimarratu duenez, kongresuak ingurunean kolaboratzaileak diren erakundeekin harremanetan egoteko aukera eman die, eta, bereziki, smart mobility-en eremuan, zeina talde honen ikerketa lerro nagusietakoa baita. 

Ikerketa lerro zabala

Hain zuzen ere, Goi Eskola Politeknikoaren Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako taldea garraio sistemen komunikazio protokoloen garapena lantzen ari da gaur egun, Smart Mobility-ren alorrean Intelligent Transport Systems deiturikoen garapena bermatzeko. 

Orain arte, hari gabeko in-vehicle soluzioak garatzea lortu da, era efizienteagoan gidatzea erraztuta eta automobilaren beraren barruko komunikazio sistema garatuta (CAN busa) automobilaren nabigazio autonomoa bermatzeko, GPSa erabiliz. Ekipoak, halaber, ITS-G5 bide segurtasunerako hari gabeko komunikazioen protokoloaren estandarizaziorako jarduerak garatzen ditu eta aktiboki parte hartzen du garapen horretan. Horrez gain, trenen gidatze autonomoaren ikerketan ere egin dira aurrerapausoak, konboiak osatzeko maniobra autonomoan aurrera eginda eta larrialdiko abisuak jakinarazteko sistema fidagarri bat garatuta. Azken eremu horretan, Goi Eskola Politeknikoaren Seinale Tratamenduko eta Komunikazioetako lantaldeak iraupen luzeko ikerketa hitzarmen bat dauka CAF taldearekin eta, bereziki, CAF Power and Automation enpresarekin. 

 

Arrate Alonso Arrate Alonso