Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleak Madrilera joan dira sektoreko azken berrikuntzak ezagutzera

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleak Madrilera joan dira sektoreko azken berrikuntzak ezagutzera

LEARNING JOURNEYS

Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleak Madrilera joan dira sektoreko azken berrikuntzak ezagutzera

Madrileko Unibertsitate Europarreko Ospitale Simulatua, Madrileko Unibertsitate Politeknikoa eta Medtronic enpresa izan dira hirian egon diren bitartean bisitatu dituzten lekuak.

2019·02·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoen Masterrean ari diren ikasleak Madrilera joan dira hiru egunez Biomedikuntzaren Sektoreko azken berrikuntzak ezagutzera. Bidaia hori seihilero Masterretik antolatzen diren “Learning Journeys” programaren barruan dago kokatuta. 

Ikaskuntza egonaldian zehar Madrileko Unibertsitate Europarreko Ospitale Simulatua bisitatu dute, eta han ospitaleko langileek prozedura klinikoetan, hala nola erditzeetan, lagin biologikoak ateratzean edo berpizteko tekniketan, entrenatzeko erabiltzen dituzten erreminta teknikoak ezagutu ahal izan dituzte.

Era berean, aukera izan dute Madrileko Unibertsitate Politeknikoan Magnetoentzefalografiaren (MEG) ezaugarriak eta gaitasunak ezagutzeko, Teknologia Biomedikoko Zentroaren Neurozientzia Kognitibo eta Konputazionaleko taldearen eskutik. 

Azkenik, mundu mailan zerbitzu eta soluzio medikotan lider den Medtronic enpresaren egoitza bisitatu dute. Bisita horretan neuroestimulazioko tekniketan dauden azken aurrerabideak eta taupada markagailu ezargarrietan dauden azken berrikuntzak ezagutzeko aukera izan dute.

 

Tecnologías Biomédicas en Madrid

Tecnologías Biomédicas en Madrid