Lean Kanban University-ko ziurtagiria duen erakunde bihurtu da Goi Eskola Politeknikoa

Atzealdea

Lean Kanban University-ko ziurtagiria duen erakunde bihurtu da Goi Eskola Politeknikoa

ZIURTAGIRIA

Lean Kanban University-ko ziurtagiria duen erakunde bihurtu da Goi Eskola Politeknikoa

Goi Eskola Politeknikoa izan da Kanban metodologiaren munduko erreferente unibertsitario dela aitortzen dion ziurtagiria lortu duen lehen unibertsitatea.

2019·03·11

$titulo.getData()


Kanban Management Professional ziurtagiriak, zeina Lean Kanban Universityk ematen duen, bere erakundeko proiektu eta zerbitzuetan bezeroarenganako zerbitzua eta negozioko emaitzak hobetzeko lan fluxuaren gainean erabakiak hartzeko profesional batek duen gaitasuna aitortzen du. Lean Kanban University-ko egiaztagiria duen erakundetzat jo ondoren, martxo eta apirila bitartean Goi Eskola Politeknikoak ikastaro berriak emango ditu, non Kanban sistemekin lotura duten profesionalek Lean Kanban University-ko ikastaroen ziurtagiriak eskuratu ahal izango dituzten. Goi Eskola Politeknikoaren eskaintza osatzeko, Kanban System Design eta Kanban Management Professional ikastaroak daude. 

Kanban System Design ikastaroan proiektuen eta zerbitzuen kudeaketa arina lantzen da, 16 klase ordukoa da, eta apirilaren 25ean eta 26an emango da, 9:00etatik 18:00etara. Ikastarora doazen profesionalek Kanban metodoaren oinarriak ikasiko ditu, ikastaroa funtsezkoa baita beren proiektuen lan fluxua, baliabideak eta zerbitzuen kudeaketa arrazionalizatu behar dituzten guztientzat.

Kanban Management Professional ikastaroan, berriz, proiektu eta zerbitzu bat baino gehiago kudeatzeko modua eta haien arteko menpekotasunak lantzen dira. Ikastaro hau apirilaren 1ean eta 2an emango da, 9:00etatik 18:00etara. Kanban Management Professional oso ikastaro baliagarria da proiektuak eta zerbitzuak arin eta modu iraunkorrean garatzeko interesa duten eta bezero asebetak eta lankidetzan ari diren ekipoak lortu nahi dituzten gerente, zuzendari eta proiektu kudeatzaileentzat. 

Kanban ziurtagiria lortzeko ikastaroekin sektoreko profesionalek zerbitzurako orientazioa garatu dezakete erakunde batean, eta maila guztietan lana Kanban bidez kudeatzen eta Kanban bidez erakundearen aldaketa gidatzen ikasteko aukera ere eskuratzen dute.