Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan hartu dute parte

Atzera

Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan hartu dute parte

LEHIAKETA

Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan hartu dute parte

Donostian izandako lehiaketak Surfaren industriaren garapena eta komertzializazioa bultzatzea du helburu nagusitzat.

2019·03·29

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan parte hartu dute, hauek garatutako 18 proiektu aurkeztu dutelarik, 9 Arrasateko campuseko ikasleek garatuak, eta beste 9 Orona-Ideoko ikasleek. 

Lehiaketan parte hartzea Industria Ingeniaritza Masterreko Estrategia, Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoa ikasgaiaren baitan kokatu da. Ikasleek garatutako proiektuen artean surf taulen diseinu aldaketak, hauen errendimendua hobetzen duten proposamenak edota kontzientzia ekologikotik garatutako ideiak ikusi ahal izan dira besteak beste.

Lehiaketaren helburua surfaren industria garatzea da, honen garapena eta komertzializazioa sustatu eta horrela kalitate handiagoko produktu zein prozesuak eratzea ahalbidetuz. Jarraibide hauek aintzat hartuz, epaimahaiak hiru proiekturik onenak aukeratuko ditu eta bakoitzak 1.000 euroko saria jaso du. Horrez gain, talde irabazleko partaide bat Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Clusterrak antolatutako bidaietako batean parte hartzeko gonbidatua ere izango da. 

 

Surfboards Innovation Camp

Surfboards Innovation Camp

 

Surfboards Innovation Camp

Surfboards Innovation Camp