Industria Ingeniaritza
Titulazio Ofiziala
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
Iraupena
120 ECTS
2 urte
Campusa
Arrasate-Mondragon, Orona Ideo
Plazak
105 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Industria Ingeniaritzako Masterra industria teknologiaren arloan prestakuntza aurreratua eta espezializatua emateko diseinatu da, diziplina askoko prestakuntza izanik, teknologia berritzaileak ekin, planifikatu eta integratzeko gaitasunarekin.
Gainera, ondorengo espezialitateetan espezializatzeko aukera ematen du: Mekanika Estrukturalean, Material eta Prozesuetan, eta Industria Elektronikan. Halaber, Ikerketa Ibilbidea ere aukeratu daiteke, doktorego programara sarbide zuzena lortuaz.
Nori zuzendua: Industria Ingeniari tekniko lanposturako gaitzen duten tituluen jabeei (aurre osagarri gabe) eta Industri Diseinuko edo Antolakuntzako Ingeniari tituludunei (aurre osagarriekin).
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Master Bukaerako Lana ingurune industrialean, hileko 650 €-ko bekarekin
Ikaslegoaren %75 lan-ikaste partekatze programan
Enpleagarritasun tasa altua
Titulu bikoitza, atzerriko unibertsitate ospetsuekin batera
ORIENTAZIOA Industriaren beharretatik gertu
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
GURE EREDUA Lan-ikaste partekatzea
Irteera profesionalak
- Proiektuen ingeniaritza.
- Industria Zuzendaritza.
- Teknologia berrien ikerketa eta garapena.
- Makina, egitura edo instalazioen diseinua.
- Kalitatezko kudeaketa.
- Ekoizpenaren Zuzendaritza.
- Industria Sistemen mantentze-lanen kudeaketa.