Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Mondragon Unibertsitateak irakaskuntza-ikaskuntza metodologia propioetan oinarritzen den formazio aurreratua eskaintzen du:
- Metodologia aktiboak, diziplina anitzeko proiektuen gauzatzean oinarritua (Project Based Learning PBL)
- Ikaskuntza sustatzen duen irakasleen etengabeko feedbacka
- Etengabeko ebaluazioa
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera
- Master Amaierako Lana erreferentziazko enpresa eta zentro teknologikoetan
- Eredu elebiduna
- Ikaskuntza autonomoa
- Ikerketa lerroetan parte hartzea
- Praktikak ekipamendu aurreratudun laborategietan
- Bisitak erreferentziazko enpresa eta zentro teknologikoetara
Testigantzak
Gonzalo Revuelta Urquiola
"Aitortu nahi dut master honek aberastasun nabarmena eskaini didala arlo pertsonal, profesional eta baita teoriko-praktikoan ere. Esperientzia gogorra izan da eta esfortzu handia eskatu du, baina aitortzen dut balio erantsi handia eman didala. Ingeniaritza munduko bisio kritiko eta zorrotzagoa eskaini dit, eta orain argi dut ingeniaritza kontuetan gauzak ongi nola egin behar diren. Dudarik gabe, aldez aurretik nuen graduko formakuntza osatzeko ikasketa osagarri bikaina izan da.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen den formakuntza duala izan zen masterra bertan egitera bultzatu ninduen erronka, eta orain, dudarik gabe, hartu nezakeen erabakirik onena izan dela esan dezaket."
Testigantza gehiago
Formakuntza esperientziak




