Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek FAGOR ARRASATEren fabrikaren handitze lanen obra bisitatu dute KREAN enpresaren eskutik

Atzealdea

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek FAGOR ARRASATEren fabrikaren handitze lanen obra bisitatu dute KREAN enpresaren eskutik

FAGOR ARRASATERA BISITA

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek FAGOR ARRASATEren fabrikaren handitze lanen obra bisitatu dute KREAN enpresaren eskutik

Masterrean lantzen ari diren hainbat ikasgairekin lotutako aktibitatea izan da, eta ikasleek oso gustuko izan dute

2025·12·01

$titulo.getData()


Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek bisita berezia egin dute KREAN enpresaren eskutik. Izan ere, ingeniaritza eta arkitektura proiektuak garatzen dituen enpresa honek Fagor Arrasate-ren fabrikaren handitze lanen obra du esku artean.

Arrasate eta Galarretako campusetako ikasleek Fagor Arrasate, KREAN-ekin batera, Arrasateko San Andres auzoko instalazioetan eraikitzen ari den mekanizazio unitate berriaren garapena ikusi ahal izan dute. 6.000 m²-ko azalera izango du eraikin berriak, eta egungo lantegira egongo da lotuta. Bertan egitura handien mekanizazio-unitate bat ipiniko da, 200 tona arteko pisua duten piezak mekanizatzeko gai izango dena.

Bisitan emandako azalpenen bitartez ikasleek masterrean lantzen dituzten ikasgaietako edukiak praktikara nola eramaten diren ikusi ahal izan dute.

  • Proiektuaren diseinua eta hirigintzako baldintzetara nola egokitu.
  • Eraikineko elementu ezberdinen diseinua eta kalkuluak nola egiten diren (zimenduak, zapatak, piloteak, garabiak, itxiturak, instalazioak etab).
  • Eraikitze prozesua eta honen kudeaketa aurrera nola eramaten diren.

Ekoizpen fluxuaren berrantolaketa

Fagor Arrasate bere ekoizpen-fluxuen berrantolaketa sakon aztertzen ari da eta instalazio berri honetan Line Back metodologia aplikatuko da. Ikasleek biltegia bisitatzeko aukera izan zuten eta gertutik ezagutu zuten bertako prozesuak zein fluxuak nola dauden antolatuta. Bisita hau bereziki esanguratsua izan zen Garraio ikasgaiarekin lotura zuzena duelako. Izan ere, biltegiko material-fluxuen kudeaketa, biltegiratze elementuak, ibilbideen optimizazioa eta garraiobideen hautaketa bezalako kontzeptuak benetako egoera batean ikusteko aukera eman zien ikasleei.

Praktikak egiteko aukerak

Ingeniaritza Masterreko ikasleek KREAN eta Fagor Arrasate enpresetan praktikak zein Master Amaierako Lana egiteko aukera izan ohi dute. Horregatik, bisita hau bereziki baliagarria izan da ikasleek ikusi dezaten Mondragon Unibertsitateko enpresa kolaboratzaile hauetan zer-nolako proiektuetan inplikatu daitezkeen.   

Mila esker KREAN-eko Iratxe, Mikel eta Aitor zuen azalpenengatik. Baita Fagor Arrasateko Aitor Sanzberrori biltegiko ateak irekitzeagatik. Asko ikasi genuen!

Industria Ingeniaritza Masterra

Industria teknologiaren arloan prestakuntza aurreratua eta espezializatua ematen du master honek, eta bi campusetan eskaintzen da: Arrasaten eta Galarretan. Mondragon Unibertsitateak lotura handia du industriarekin, eta, beraz, ikasle guztiek praktikak eta Master Bukaerako Lana egiten dituzte enpresetan masterra egiten ari diren bitartean (masterreko lehenengo mailan jardunaldi erdira hilean 794,00 € jasoaz, eta bigarren mailan jardunaldi osora hilean 1.174 €-ko bekarekin). Behin masterra bukatuta, enplegagarritasun tasa oso altua duen profila da hau, %100eko enplegagarritasunarekin.