Programa Duala

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

85 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045950, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

PROGRAMA DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

Enpresa kolaboratzaile sare sendoa dugu eta enpresa hauek dual formakuntza esperientziak talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia gisa dute. Enpresa horietako askok ikerketa eta transferentzia aktibitateak garatzen dituzte Mondragon Unibertsitatearekin, eta honek ere ahalbidetzen du ikasleen gradu/master amaierako proiektuak beste ikerketa proiektu handiago batzuen barnean kokatzea. 

Enpresa inguruneetan egiten diren formakuntza esperientzia guzti hauek 10 hilabete eta 3 urte bitarteko iraunaldia izan dezakete, eta guztiak eskaintzen dute diru laguntza bat. 

Testigantzak

Mikel Iribecampos Juaristi

"Ingeniaritza Biomedikoa ikasi nuen, baina mekanika da gustatzen zaidana, eta horregatik, Industria Ingeniaritza masterra egitea erabaki nuen. Graduan nengoela enpresa baten egin nituen praktikak, eta orain masterra ikastearekin batera bertan lan egiten jarraitzen dut, kasu honetan ikerkuntza arloan. Gustura nabil ikerketako gaietan eta tesia egiteko aukera zegoela ikusirik, masterrean ikerketa ibilbidea egitea erabaki dut. Hemendik 3 urte barru tesia amaitzen aritzea espero dut…"

512x262Iraitz Arrospide Garro

Iraitz Arrospide Garroren esperientzia

ERASMUS PRAKTIKAK: "Aerospace Metals Machinability" // AMRC with Boeing (Sheffield, UK)

“AMRC Erresuma Batuko ikerketa zentro garrantzitsuenetariko bat da; zerbitzua ematen die mundu mailan liderrak diren enpresei. Nire proiektuaren helburu nagusia izan da metalezko materialak makina bidez prozesatu ahal diren aztertzeko prozedura baten diseinua egitea. Duda barik esperientzia ahaztezina izan da. Izan ere, proiektua bukatu eta gero Sheffield-en jarraitzen dut eta tesia egitera animatu naiz".

512x262Sergio Cadierno Solachi

Sergio Cadierno Solachiren esperientzia

"Karga eta begibarneko leiarreko fabrikazio-sistemaren deskarga robotizatzea" // A.J.L. OPHTHALMIC S.A. (Miñano, Araba)


“Master Buekaerako Lana AJL-en egiteak aukera eman dit goranzko bidean doan, teknologikoki aurreratua den eta teknikako abangoardian dagoen sektore baten errealitatea ezagutzeko. Atsegina da  jakitea zure ahaleginak, diziplina desberdinetan eratutako beste pertsona batzuenarekin batera (biologoak, ingeniariak, medikuak, fisikariak, eta abar), ikusmen-arazoak ditutzen pertsonen hobekuntzan eragiteko helburua duela, esaterako begi-lausoak dituztenetan.”

512x262

Mikel Larrañagaren esperientzia

Ingeniaritza Mekanikoko Graduko ikasle ohiak eta Industria Masterreko egungo ikasleak, ikasketak eta prestakuntza duala uztartu ditu, eta horri esker, unibertsitateko Gainazalen Teknologien ikerketa-taldearekin lankidetzan aritu da.

Murgilduta egon den proiektuetako bat naturan dauden azaleren propietateak, funtzioak eta ezaugarriak aztertzearekin lotuta dago, modu artifizialean erreplikatu ahal izateko. Helburua argia da: horrelako egiturak eskala industrialean fabrikatu ahal izatea, giza beharren onerako, zehazki pazienteen protesietako infekzioak murrizteko. Ikerketaren garapenean, Larrañagak artikulu zientifiko bat argitaratu zuen ikerketa-taldeko kideekin batera eta nazioartean oihartzuna izaten ari da lan hori. Hemen duzu egindako lanari buruzko informazio gehiago.

Unibertsitatea baino gehiago gara