Natura, ikerketa teknologikoaren oinarri

Atzera

Natura, ikerketa teknologikoaren oinarri

IKERKETA

Natura, ikerketa teknologikoaren oinarri

Mondragon Unibertsitateko Gainazalen Teknologien ikerketa taldeak nazioarteko beste erakunde batzuekin elkarlanean egin duen ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. Emaitzak munduari buelta ematen ari dira.

2021·05·17

$titulo.getData()


Ebakuntza kirurgikoa egin zaien pazienteen protesiek pairatzen duten infekzio bakterianoen tratamendua da osasun sektoreak egun dituen erronketako bat, eta, testuinguru horretan, Mondragon Unibertsitateko Gainazalen Teknologien ikerketa taldea-k lan ildo berri bat ireki du, nazioartean aitortzen ari dena.

Naturan dauden hainbat gainazalen propietateak, funtzioak eta ezaugarriak aztertzea funtsezkoa izan liteke modu artifizialean kopiatu eta eskala industrialean fabrikatu ahal izateko, pertsonen beharren onerako. Loto hostoaren nanoegiturek edo burruntzien edo txitxarren hegalenenek eboluzionatu egin dute milioika urtez, eta itsaspenari, superhidrofobikotasunari edo bakterizida ahalmenari dagokienez gainazaleko aparteko propietateak dituzten egitura hierarkikoek osatuta daude.

Naturaren eredu horiek ikertzea eta ulertzea da Mondragon Unibertsitateko ikerketa ildoak nazioarteko beste 11 erakunderekin batera markatu duten helburua. Esparru horren barruan, Mikel Larrañaga ikasleak, Alaitz Zabala doktoreak eta Iñigo Llavori doktoreak -hirurak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Gainazalen Teknologikoen ikerketa taldekoak-, artikulu bat argitaratu dute Applied Physics Reviews aldizkarian (AIP Publishing), inpaktu handia duen nazioarteko aldizkari zientifiko batean, alegia. Argitaratu den artikuluak ultradoitasunaren arloan egindako aurrerapenak ditu ardatz, eta aldizkariko argitalpenik nabarmenentzat jo da; horrek erraztu egin du mundu osoko beste aldizkari eta plataforma zientifiko batzuek ere ikerketarekiko interesa agertu izana.

Osasun erronka bat, sektore askotako aukera bat

Protesietako infekzioen arazoa oso hedatuta dago, eta, normalean, ebakuntza gelatik berriro pasatu behar da konpontzeko. Osasun sektorearen anbizio handiko erronka da, konponbidea hainbat protesi motari aplikatuko bailitzaieke: protesi artikularrak, endoprotesi baskularrak, bihotzeko taupada markagailuak, kokleako inplanteak…

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Gainazalen Teknologien ikerketa taldeak lanean jarraitzen du potentzial handiko ildo estrategiko horretan, eta, ildo horretan, naturan inspiratutako gainazalek mota guztietako aplikazioetarako izan dezaketen erabilera aztertzen da: gainazal bakterizidak, gainazal birizidoak, marruskadura txikiko gainazalak, propietate optikoen aldaketa...

Artikuluaren izenburua

Bactericidal surfaces: An emerging 21st century ultra-precision manufacturing and materials puzzle,

Egileak

Mikel Larrañaga-Altuna, Alaitz Zabala, Inigo Llavori, Oliver Pearce, Dinh T. Nguyen, Jaume Caro, Holger Mescheder, Jose L. Endrino, Gaurav Goel, Wayne Nishio Ayre, Rajkumar Kottayasamy Seenivasagam, Debendra K. Tripathy, Joe Armstrong, and Saurav Goel,

Egileen afiliazioak

Cranfield University, Mondragon Unibertsitatea, Milton Keynes University, Rue Pierre et Marie Curie, Centre Tecnològic de Catalunya, Fraunhofer-Institut für Produktionstechnologie, Basque Center for Materials, Applications & Nanostructures, Basque Foundation for Science, London South Bank University, Cardiff University, All India Institute of Medical Sciences, Polytec GmbH, Shiv Nadar University,