Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

85 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045950, type=text, options=[]}

Katalogoa

Instalazioak eta baliabideak 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten ematen den Industria Ingeniaritza Masterra kudeatzeaz.
 

Arrasateko Campusa

Industria Ingeniaritza Masterra Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.

 

 

Galarreta campusa (EKO CAMPUS Galarreta)

Galarretako EKO Campusa Hernanin kokatuta dago. Berrikuntzaren ekosistema da campusa, non ezagutza (Mondragon Unibertsitatea), enpresa (Orona) eta ikerketa (Ikerlan) elkarlanean aritzen diren berrikuntzarako sinergia-sare bat sortzeko. Goi Eskola Politeknikoak, teknologia eta ingurugiroa uztartuz, etorkizun iraunkorra lortzea du helburu. Horretarako, garapen jasangarria oinarri eta ardatz hartuta, teknologia jakintzak barneratu eta, aldi berean, ingurumenaz arduratzen diren pertsona profilak garatzen ditu.

Laborategiak eta Gune Esperimentalak

Kanpusak goi mailako ekipamendu zientifiko eta teknologikoarekin hornitutako laborategiak ditu eta irakaskuntza ereduarekin bat datozen ikasteko gune aproposak. Hau da, klase teorikoentzako gelak eta laborategi espezializatuaz gain, ikasleek talde lanean aritzeko, bilerak egin edota proiektuak garatzeko gela bereziak dituzte.

Instalazioak. MGEP-eko campus-a.

Ingeniaritza Industrialeko Master Unibertsitarioko ikasleek praktikak eta proiektuak egiteko laborategi espezializatuak dituzte.


Entsegu Mekanikoak 

  • Mekanika aplikatua
  • Entsegu estatikoak
  • Entsegu dinamikoak
  • Máster Ingeniería Industrial

Materialen Transformazio Prozezuak

  • Konformazioa eta mikro konformazioa
  • Errendimendu handiko txirbil harrotzea eta mikro mekanizazioa
  • Material konposatuak
  • Tratamendu termikoak
  • Mekanizazio orokorreko tailerra

 

Materialen Azterketa

  • Laginen prestaketa
  • Mikroskopia optikoa eta elektroi ekorketa bidezkoa
  • Mikroskopia elektronikoa

 

Automatizazio Industriala

  • Eragingailu elektrikoak
  • Oinarrizko elektronika eta automatismo elektrikoak
  • Automata programagarriak eta sentsoreak
  • Automatika industriala
  • Automatizazio industriala eta komunikazio industrialak

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Hezkuntza Behar Bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara